21.5.2. Funtzio sintaktikoa


21.5.2. Funtzio sintaktikoa

21.5.2a Prolatiboa deitzen dugun [PS … -TZAT] sintagma aditz jakin batzuekin agertuko zaigu beti, hartu, eman, eduki aditzekin batez ere: Frantsesa daukate hizkuntza ofizialtzat; Oparitzat liburu bana eman nien; Asto zaharra gaztetzat saldu zioten. [PS Hizkuntza ofizialtzat] prolatiboa [DS frantsesa] sintagmaz predikatzen da. [PS Oparitzat], berriz, [IS liburu bana] sintagmarekin lotzen dugun predikatua da eta [PS gaztetzat] ere berdin, [IS asto zaharra] sintagmarekin. Predikatu osagarritzat hartzen ditugu PS hauek. Hain zuzen, bigarren mailako predikatu lirateke (§ 24.4) eta perpauseko objektuaz predikatzen dira: [DS frantsesa] hartu dute [PS hizkuntza ofizialtzat]. Frantsesa litzateke perpauseko objektua eta objektu honi buruzko predikazioa gauzatzen du prolatiboak: frantsesai hizkuntza ofizialtzati hartu, alegia.

21.5.2b Predikazioa perpauseko objektuari ez baizik subjektuari dagokionean, ez du ematen prolatiboaz baliatzen ahal garenik: Gure amona neskame joan zen Donostiara (*neskametzat joan zen); Mikel alkate zegoen gure herrian, ez *alkatetzat. Hortaz, subjektuari gagozkiolarik, IS soila behar dugu inolako postposiziorik ez determinatzailerik gabe: Alkate dago.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper