16.2.7. Balio enfatikoa duten zenbatzaileak


16.2.7. Balio enfatikoa duten zenbatzaileak

16.2.7a Euskaraz ibiltzen ditugun zenbatzaile batzuek balio enfatikoa dute. Batzuetan plurala adierazten dute. Lafittek bi, bortz, zazpi, hamaika, hogeita bortz, ehun eta mila aipatzen ditu. Zuberoan biga bostetan ere erabiltzen da: Gauza horiek guztiak egiten begira zegoen, zorigaitzean, Saulen morroi kutun Doeg zeritzan, eta bost negar gero eragin zituena (Lardizabal); Santakrutz apaiza kupida gabea dela entzun izan dut hamaika aldiz (Txillardegi); Bereak eta bost esan dizkiozu Trapu zahar horri! (Labaien); Konradek bereak eta bi egiten zituen oreka eta segurtasuna aurkitzeko (Olarra); Ez nuen inola ere ulertzen: mila bider saiatuta ere (Igerabide); Gizakiarentzat mila aldiz onuragarriagoa da (J. M. Lekuona); Bi bertso paratuko ditut; Bai eta bost!; Agur eta erdi; Kestione horrek merezi ditu hameka pentsamendu eta hogeita bortz gogoeta (Lafitte).

16.2.7b Mila hitza erabiltzen da eskerrak emateko: mila esker; esker mila; esker mila anitz (Badugu osasuna, Inaxi, esker mila anitz, eta zuek?, Labaien).

16.2.7c Euskaraz asko erabili izan dira hamaiketako eta hamarretako hitzak. Goizerdian egiten zen otorduari esaten zitzaion: “Hamaiketakoa” zela gauza bat egiten zena ez beti xuxen hamaika orenetan, baina ahal zenean (J. B. Elizanburu); Eta otordu tartean ez dudalarik apur bat ere hartzen… Ez hamarretakorik, ez hamaiketakorik ez ezer (Labaien); Oraindik ez duzu, noski, hamaiketakoa egin (Epaltza).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper