12.3.4. Izen abstraktuak eta konkretuak


12.3.4. Izen abstraktuak eta konkretuak

12.3.4a Gramatiketan izen abstraktuak eta izen konkretuak ere bereizi izan dira. Materialak ez diren prozesu edo ezaugarriak izendatzen dituzte lehenbizikoek (maitasun, handitasun, edertasun, gogoeta, sustapen, bizitza, desira), bigarrenek ez bezala (neska, katu, olio), baina ez da ikusten gramatika aldetik horiek baduten ezaugarri berezirik. Gramatikariek filosofiatik bildu dituzte bereizketa horiek.

12.3.4b Morfologia hartzen bada kontuan, ikusten dugu gehienetan izen eratorri edo elkartuak direla izen abstraktuak, eta askotan oinarritzat izenondo edo aditz bat hartzen dutela: bakardade, handitasun, ugalketa, bortizkeria eta abar. Zenbaitetan, gainera, ez da erraza izaten mugak ongi bereiztea. Esaterako, eragin hitza abstraktua da, baina aurpegian ikusten duzu eman diozun muturrekoaren eragina perpausean badirudi zehatza den zerbaiten aurrean gaudela (berez, eragina abstraktua izanik, aldi berean ikusi aditzaren objektu zuzen konkretua da). Edo bortizkeria hitza: abstraktua izanik ere, estatuaren bortizkeriak aipatzen baditugu badirudi konkretua den zerbaitez ari garela.

12.3.4c Badira, bestetik, nahiz aski gutxi diren, pluralean bakarrik ageri diren izenak: galtzak, esate baterako. Pluralia Tantum esaten zaie holakoei. Sail horretakoak dira aizturrak, guraizeak, hiletak (singularrean ere erabiltzen da), prakak eta, gehienetan bederen, betaurrekoak bezalakoak.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper