9.2.19. 85-1376 Legea, 1985eko abenduaren 23koa, Ikerketa eta Garapen Teknologikoari buruzkoa


9.2.19. 85-1376 Legea, 1985eko abenduaren 23koa, Ikerketa eta Garapen Teknologikoari buruzkoa[1490]

Eranskinak (erantsitako artikulua)

VI. ZATIA
Ikerketarako eta garapenerako aurrekontu-baliabideen programazioa (erantsitako artikulua)

[…]

3. Programa mobilizatzaileak: prozedura eraginkorrak, jarraipena behar dutenak (erantsitako artikulua)

[…]

Azken alderdi horri dagokionez, “Frantsesa zientziarako hizkuntza gisa sustatzea eta kultura zientifiko eta teknikoa hedatzea” izeneko programaren ardatza aldatu egin beharko da, La Villete zientzien eta industriaren hiria sortu izanak ekarritako aukera berriak barnean har ditzan, eta erregioan ikerketarekin eta garapenarekin loturik martxan jar litezkeen jarduerak eta ekimenak zabaltzeko eta sustatzeko balio dezan indar horrek guztiak. Horretan, nagusiki, kultura zientifiko eta teknikoaren aldeko erregio-mailako zentroak eraiki beharko dira.

Zentrook ardatz-giltzarri hauen inguruan artikulatu beharko dira batez ere:

- ikerketaren alorreko langileen mobilizazioa (unibertsitate-organismoak eta unibertsitateko ikerketa-taldeak), legeak ezagutzaren hedapenarekin loturik ematen dien eginkizuna gauzatu dezaten;

- La Villette zientzien eta industriaren hiriaren eta kultura zientifiko eta teknikoaren aldeko beste zentro batzuen arteko artikulazio eraginkorra, batez ere sormena eta garapena sustatzea helburu duten erregio-mailako zentroen artekoa;

- kultura zientifiko eta teknikoarekin lotutako informazioaren hedapena enpresa-mundura;

- gazteentzako neurrien garapen eta jarraipena;

- hedabideen eta argitalpen-produktu berrien esparruko ekimen irmoak (zientziei eta teknikei buruzko entziklopediak, zientzia-itzulpenetarako laguntzak, irrati-telebisten bidezko hedapena) ;

- Europa osoan kultura zientifiko eta teknikoaren aldeko politikak martxan jartzeko lankidetza-sare trinkoa.

Datu-base eta -bankuen eta zientzia-argitalpenen sailetako zenbait ekimeni ere jarraipena eman beharko zaie, eta ekimenok sendotu egin beharko dira.

[…]


Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper