8.4.7.11. 8/1997 Legea, abuztuaren 20koa, Galiziako Autonomia Erkidegoko Irisgarritasunari eta Oztopoak kentzeari buruzkoa


8.4.7.11. 8/1997 Legea, abuztuaren 20koa, Galiziako Autonomia Erkidegoko Irisgarritasunari eta Oztopoak kentzeari buruzkoa [999]

II. TITULUA
Xedapen orokorrak

IV. KAPITULUA
Komunikazioko oztopoei buruzko xedapenak

29. artikulua.— Irisgarritasuna komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan

1. Galiziako administrazio publikoek sustatu beharko dute, bai komunikazio-oztopoak ezabatzea, bai eta komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak herritar guztientzat irisgarri jartzeko mekanismo eta aukera teknikoak ezartzea.

2. Galiziako administrazio publikoek zeinu-hizkuntzaren interprete profesionalen eta gor-itsuen gidarien prestakuntza sustatuko dute, horrela erraztasunak emanez entzumen-desgaitasuna dutenei edo gor-itsuak direnei zuzeneko komunikaziorako, eta administrazio publikoetan langile espezializatu horiek egoteko.

Galiziako administrazio publikoen mendeko ikus-entzunezko komunikabideek neurri teknikoen plan bat egin eta behar bezala eguneratuko dute, betiere zeinu-hizkuntza edo azpitituluak erabiliz entzumen-mugak dituzten pertsonei pixkanaka bermatu ahal izateko pertsonok informazioa jasotzeko duten eskubidea.

ERANSKINA

III. KAPITULUA
Garraioko oztopoei buruzko xedapenak

2. atala
Irisgarritasun-txartelak
Minusbaliatuentzako aparkatzeko txartelaren ereduari buruzko xedapenak

28. artikulua.— Irisgarritasun-txartelak ematea

28. d) Minusbaliatuentzako aparkatzeko txartelak atzealdea eta aurrealdea izango ditu, eta alde bakoitza bertikalki bi zatitan banatuta egongo da.

[…]

“Minusbaliatuentzako aparkatzeko txartela” inskripzioa letra beltz larriz. Jarraian, behar bezala bereizita eta letra larriz edo xehez, “Aparkatzeko txartela” inskripzioa, Europar Batasuneko hizkuntzetan.


Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper