6.3.7. -xe


6.3.7. -xe

Azkuek (1923-1925) dioen bezala, adjektiboei erantsirik ‘gehiegi’ adiera ematen dio oinarriak adierazten duen kualitateari (§ 14.10.3b), ekialdeko euskalkietan: gazixe, handixe, ttipixe. Erabilera orokorragoa da -ago konparazio markaren aurretik kokatzea bai adjektiboekin eta bai adberbioekin, ‘pitin bat’ adiera emanaz: berrixeago, gaztexeago, handixeago, laburxeago, luzexeago, txikixeago, zaharxeago; aurreraxeago, atzeraxeago, beheraxeago, goraxeago… Partizipio burutuek ere har dezakete -xe, ‘aski, nahikoa’ balioa emanik: ahaztuxe, garatuxe, landuxe, utzixe. Eskual-herri betean, asko etxetarik haizatua eskuara; utzia edo utzixea (Hiriart-Urruti); Ahaztuxe nituen lerrook, eta hala jarraituko zuten ez bagintuzte britainiarrek kolpetik iratzarri (Berria).

Zalantza handiagoak sortzen ditu erakusleei eransten zaien -xek (orduantxe, oraintxe adberbioetan ageri denak). Eratorpen atzizkitzat hartu behar ote dugu? Batetik, balio indargarria ematen dio erakusleari, hauxe, horixe, honexek, eta, alde horretatik, defenda dezakegu marka gramatikal huts baino zerbait gehiago badela. Baina kokaguneari erreparatzen badiogu ikusiko dugu batzuetan postposizio atzizkiaren aurretik doala, baina beste batzuetan atzetik (honetaraxe, honekintxe, horretarakoxe, holakoxe…). Eta kapitulu honen hasieran flexio morfemen eta eratorpen morfemen arteko aldeak aztertzean esan dugunez, eratorpena beti doa flexioaren aurretik (§ 3.1j). Eta horrek esan nahi du nekez har dezakegula -xe benetako eratorpen atzizkitzat.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper