Beste hainbat atzizkiren kasuan bezala, -ki bat baino gehiago bereiziko dugu, oinarriaren kategoria eta atzizkiaren adiera kontuan hartuta. Hala egin zuen Azkuek ere. Hemen aztergai dugun -ki1 hau aditzoinari eransten zaio, goraxeago esan bezala, du motako aditzoinei, eta ‘baliabidea’ adierako izenak sortzen ditu: beroki, estalki, iragarki, iragazki, tapaki. Eta mota horietako izenei erants dakizkiekeen atzizkiak ager daitezke ondoren, hala nola iragarkigile edo iragarkigintza. (Ikus -ki2 § 4.4.3.2, -ki3 § 6.2.4).
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.
Headquarters
B
BISCAY
Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
+34 944 15 81 55
info@euskaltzaindia.eus
Research Center
V
LUIS VILLASANTE
Tolare baserria. Almortza bidea, 6. 20018 SAN SEBASTIAN
+34 943 42 80 50
donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Local offices
A
ÁLAVA
Gaztelako atea, 54 01007 VITORIA/GASTEIZ
+34 945 23 36 48
gasteizordez@euskaltzaindia.eus
G
GIPUZKOA
Tolare baserria. Almortza bidea, 6 20018 SAN SEBASTIAN