JAGONET

Internet bidez euskararen erabilera zuzena eta egokia eragiteko zerbitzua

Euskaltzaindia
  • Aditzaren jokabidea: trinkoak (emadak/*emaidak, uztak/utzizak, pasaidak/pasadak)

    Adibidez, emadak/emaidak, uztak/utzizak, pasaidak/pasadak

    Orain arteko arau-gomendioetan gai hau erabaki ez bada ere, zerbait aipatu da Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU) liburukietan, baina aipatu baizik ez.

    Zenbait esparrutan guztiz premiazkoak dira: harreman pertsonaletan, kirol-jardueretan, lan-harremanetan, etab.

    Egokia litzateke hainbat zalantza eta bikoiztasun gainditzea eta forma erabilgarriak zein diren esatea, baina modu zabalean, ahozkorako eta idatzizkorako balio dutelarik. Eta eredu mordoxka eman beharko litzateke, nolabaiteko "eredu osoa" eskainiz.

  • Onomastika: juntadura (Leire eta Enekok / Leirek eta Enekok)

    Sintagmen arteko juntadura dela eta, nahikoa arautua gelditu da nola jokatu behar den izenordainekin, nola sintagma singularrekin eta nola sintagma pluralekin. Baina izen bereziak direnean juntatu nahi ditugunak nola jokatu behar dugu? Zuzenak al dira hauek guztiak?

    Leirek eta Enekok garbitu dute autoa.

    Leire eta Enekok garbitu dute autoa.

    Leire eta Enekoren artean garbitu dute autoa.

    Leireren eta Enekoren artean garbitu dute autoa.

Bideoak

Euskaltzaindia, historia laburra

Euskaltzaindiaren Mendeurrena - amaierako ekitaldia

Euskaltzaindiaren Mendeurrena - laburpena

Euskaltzaindia: egunak eta lanak

Atari bibliografikoa

baliabideak

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

Azkue Biblioteka eta Artxiboa
ordua

ORDUTEGIA

Azkue Biblioteka eta Artxiboaren jendaurreko ordutegia:

9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.