Euskaltzaindiaren Hiztegia

30 emaitza asto bilaketarentzat - [1 - 30] bistaratzen.

abere larri
iz. Behiaren, astoaren, zaldiaren eta neurri bereko animalia handien motako aberea.

Aztergaia: abere larri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E119]: 'Abere larria, azienda larria (c). Behi / idi, behor / zaldi, asto eta mandoak. "Abere larri ta txea" (sic) P. Mugika DVC'.

 - [E123]: 'JMSk eskatzen duen azpisarrera gehitzea. Berak aipatzen duen lekukotasunaz gain, Nekazaritza Hiztegia-k ere badakar, "ganado mayor", "gros bétail" adieran (eta azienda larri sarreran, "Sin.: abere larri" emanaz). Hots, terminoa da, euskaraz horrela erabili dena. Hiztegi Entziklopedikoak ere jasoa du. Azienda sarreran, sartuak ditugu dagoeneko (hau da, arautuak) azienda larri eta azienda xehe'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'abere xehe azpisarreraren parean abere larri ere sartzea besterik gabe onartu da'.

arkakarats
iz. Astoarrosa.

Aztergaia: arkakarats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arkakaratz 14 dira corpusean, denak Altuna ("Baratz-erdijan arkakaratz [rosal] ederra eguan"; "Eta orregaz batera, arkakaratzaren gorengo adarrian, geldi-geldika, larrosa polit-ikuskarrija agertuten asi zan"; "...baña zuaz mutil orren leio-azpijan bixi dan arkakaratzera, ta, biarba, emongo dautzu biar dozuna", etab.); OEH argitaratuan lekukotasunik gabeko "alkaratz (A) "(G-nav), fruto del espino"" ere jaso da.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arkakaratz B 1 (Zenbakiztiya: "Arkakaratz (larrosa) baten 5 bigi edo lora dira, bestian 3, ta irugarrenan 2").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arkakarats : HiztEn-LurE, Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. arrosa, arkakarats (Rosa sp.) fitxako hustuketa Izendegian: andarrai : G. Larrañaga LandareJak; Bouda-Baum; arkakarate : Ortiz del Portillo; arkakarats : Bouda-Baum; Azkue DVEF; PMuj DCV; arkakaratx : X. Irigarai; arkarakats : Bouda-Baum; Azkue DVEF; arkasats : Bähr Plantas; arkava : Ortiz del Portillo; arrosa : Carreras y Gandi GGPVN; Saioka 7/NaturA; Txill EBatua; NZ; Lcq; Gordailu IkastHiztegia; Bouda-Baum; EHArauemailea; X. Kintana Hizt80; PMuj DCV; arrosondo : Polunin Flores de Europa; X. Kintana Hizt80; asta larrosa : B. Mujika; asto arrosa : Zerb Landare; errosal : Lcc Landare-izenak; errosea : Lcc Landare-izenak; itsu-larrosa : Bouda-Baum; larrosa : Carreras y Gandi GGPVN; Mg PAb; M. Aizpurua Arbaiun; Lcq; Gordailu IkastHiztegia; Bouda-Baum; LMuj DGT; EHArauemailea; luisalea : Ortiz del Portillo; Fz. Margarita Plantas; otsalar : X. Irigarai; Azkue DVEF; Etchamendi; otsotapar : Ortiz del Portillo; saparlarra : Fz. Margarita Plantas; txapala : Ortiz del Portillo.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: arkakarats : ElhHizt ('rosal silvestre (Rosa sp.)'); HiruMila (1 'escaramujo'; 2 'rosal silvestre (Rosa canina)'); EskolaHE ('basa arrosa (Rosa canina)'); DRA ('rosal silvestre'); alkakaratz : DRA-PMuj DVC ('fruto del espino'); alkaratx : DRA ('espino'). // eta ap. PMuj DVC: alkarakatx ('gávanzo, escaramujo'), alkarakatze ('rosal'), alkaratz ('fruto del escaramujo), arkakaratz ('rosal silvestre, agavanzo, escaramujo, mosqueta'), arkakarayxa ('rosal silvestre, agavanzo, escaramujo'), arkakats ('rosal silvestre, agavanzo, escaramujo, mosqueta'), arkarakats ('fruto del escaramujo y agavanzo'). // Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt; Casve EF; Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. arrosa (2)

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

basa-arrosa.

arrantza egin2
1 ad.-lok. Astoak maiatzean arrantza egiten du larrean.
2 ad.-lok. Norbaitek astoaren arrantzaren antzeko hotsak atera. Ardozaleak kantatu beharrean arrantza egiten du tabernan.

Aztergaia: arrantza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS: arrantza(n) egin / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrantza 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ez da soilki astoek egiten dutena, arrainak harrapatzea baizik. arrantza(n) egin".

 - [E116]: "Honek bi sarrera ditu, eta hola dator proposamenean: arrantza 1 'arrain harrapatzea', arrantza-ontzi. arrantza 2 (astoarena). Lan taldeak bigarrenean arrantza(n) egin azpisarrera sartzea proposatzen du. Eta XK-k proposatzen du gauza bera egitea lehenbiziko esanahiarekin. Egia da arrantza egin moduko adibideak badirela. Eta berdin arrantzara joan, arrantzan ari, eta abar. Ez dut aurkitu, ordea, arrantzan egin. Hori dela eta, lehenbiziko esanahiarekin arrantza egin bakarrik proposatuko nuke, badaezpada ere, eta azpisarrera hori ere sartu. (ikus AUren oharra "arrantzu-untzi" sarreran)".

 - [I102]: "Nik uste arrantzan egin aurkitu ez arren sartu behar dela, hori delako itsasalde guztian erabiltzen dena".

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): "arrantza 1 [eta AS gisa] arrantza-ontzi". // Ik. EArau (PSrekin argitua): "arrantza 2 iz. (astoarena) [eta AS gisa] arrantza egin".

arrantza2
1 iz. Astoaren orroa. Astoaren arrantzarekin gortuta.
2 iz. Negar zaratatsua. Seme bat hil eta amak aterako ditu buruko ileak, deiadarrez eta arrantzaz.

Esaera zaharrak

Astoaren arrantza min gabea.
arrantzaka
1 adb. (Astoa) arrantza eginez. Astoa arrantzaka hasten denean, ez belarrik eman.
2 adb. Negarrezko arrantzak eginez. Negar batean hasi zen amaren harridurarako, arrantzaka, zarataka.

Aztergaia: arrantzaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

(astoa) arrantza eginez.

astakilo
adj./iz. asto-ren txikigarria. (Batez ere pertsonez mintzatuz, irain hitz gisa erabiltzen da). Ik. astakirten. Agur, astakilo, ikusi arte. Mutil astakilo horrekin ditut kontuak.

Aztergaia: astakilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma osatu lehiakideekin batera ikustekoa da

cf. astokilo

astakume
1 iz. Astoaren umea. Asto bat aurkituko duzue loturik, bere astakumearekin.
2 adj. (Irain hitz gisa). Ik. astakirten. Martin astakume bat dela esan dut.

Aztergaia: astakume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma osatu lehiakideekin batera ikustekoa da

cf. astokume

astaña
iz. Asto emea. (Irain hitz bezala ere erabiltzen da). Bearnes bat lau zangoko astaña bati lotua. Horra astaña astañaren gainean.

Aztergaia: astaña

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Goraxeago [ik. ardi] aipaturiko auzi orokorra. Gaur egun zenbateraino erabiltzen da "astaña"? Bien bitartean, "astarra", "astapotro" falta dira zerrendan" (1994-05-18)

 - [E301]: [nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-05-23)

astar
iz. Asto arra. Aztoratutako astarra baino zakarragoa zen gizon hura.

Aztergaia: astar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-ar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

asto arra.

astazain
iz. Astoak zaintzen dituen pertsona. Nagia bada astoa, emaiok astazain eroa.

Aztergaia: astazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

erabilixeagoa da -a- formakoa.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

asteme
iz. Asto emea. Zaldi eta astemeagandik jaioriko mandoa.

Aztergaia: asteme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-eme.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

asto emea.

asto azienda, asto-azienda
iz. Astoa. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da).
asto proba, asto-proba
iz. Astoekin egiten den proba, harri handi bat herrestan eramatean datzana.
astoko
1 iz. Asto gaztea. Eta aurkitu zuen Jesusek astoko bat, eta jarri zen haren gainean.
2 iz. (Alegietan, izen berezi gisa). Otsokok Astokori: Gau on, jaun astoa.

Aztergaia: astoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. astako.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. astako / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

astoño
iz. adkor. Astotxoa.

Aztergaia: astoño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. astotxo / LurE: + / ElhHizt: Ik. astotxo / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

astotxo
iz. Asto txikia; asto gaztea; (adkor.) astoa. Bartzelonara abiatu zen, bera oinez, liburuak astotxo baten gainean.

Aztergaia: astotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

astotzar
1 iz. adkor. Asto handia.
2 adj. (Pertsonez mintzatuz). Astotzar horrek bere emaztea kolpeka ia akabatu du.

Aztergaia: astotzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

basasto1
iz. Asto basatia. Maiz jarriko dituzu lasterka bizian basasto izutiak ere.
Enkarterriko asto
iz. Jatorriz Enkarterrikoa den asto arraza; arraza horretako astoa, tamainaz txikia dena.
Loturak
euskal asto
iz. Euskal Herriko asto arraza; arraza horretako astoa.

Aztergaia: euskal asto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: euskal asto [AS s.u. asto]

garagarrak irabazi
ad.-lok. Astoez, zaldiez eta kidekoez mintzatuz, lurrean iraulkatu. Ik. zaldaleak irabazi. Zelaiko itzalpean, astemeak garagarrak irabazten zituen bitartean, jauzi zoroak zerabiltzan astakumeak.

Aztergaia: garagarrak irabazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazio-oharrak s.u. zaldaleak irabazi: "zaldalea(k) / garagarra(k) eta irabazi (iragazi) / atera... lehiakideetan erabili-hedatuenak zaldaleak irabazi eta garagarrak irabazi dira, dirudienez, eta horiek jasoko dira sinonimo gisa" (2002-07-03).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. zaldaleak irabazi.

Esapideei dagokien sistematika

irabazi: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

garagar sarrerari dagokion azpisarrera.

iel
adb. Behorraz edo asto emeaz mintzatuz, arreske. Gure behorra iel dago. Iel pasatu du lehengo astea; asto arra badaukat baina gaztea. Iel izan, ibili.

Aztergaia: iel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: iel egon ( ibili, izan ).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  iel izan 1- Hiztegiak ekarri beharrekoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-08): Azpisarrera banatan jasoko dira lantaldeak aipatu dituen hiru esapideak: iel egon / iel ibili / iel izan.

jaiotza
1 iz. Jaiotzea, mundura etortzea. Erregezkoek jaiotza hutsez hartzen zuten agintea Jainkoagandik. Hurrengo urteko irailaren 8an, Andre Mariaren jaiotza egunean, egin zuen profesa.
2 iz. Jesu Kristoren jaiotzaren irudikatzea, Betleemgo estalpea eta Jesus Haurraren, San Josef eta Ama Birjinaren, eta asto eta idiaren irudiak dituena, eguberrietan ipintzen dena. Gogoan daukat Tolosako frantziskotarrek ipintzen zuten jaiotza. Gure ohitura begiragarria gorde behar genuke batik bat: haurrek, artzain-jantzian eta kantari, etxerik etxe daramatzaten jaiotzak.

Aztergaia: jaiotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: jaiotzatik, jaiotzatiko .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/tze.

mando
iz. Asto ar eta behorraren edo zaldi eta asto emearen umea. Mando arra beti da antzua, eta emea, gehienetan. Ez dut uste Avignongo aita santuaren mandoa baino ahazkorrago naizenik.

Aztergaia: mando

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-10-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mando, manda-.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: mando-azienda .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

mando-perrexil edo mandaperrexil.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "ez gazt. 'mando' ('agintari') (1993-02)

potxo2
interj. Heg. Astoari deitzeko hitza. Arre, potxo, arre!

Aztergaia: potxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

potxo 22: a) 'txakurra' 4, SP Phil ("Bai, Iauna, potxo bat naiz, bainan potxoek iaten dute bere nausiaren mahaineko paporretarik"; "Herbino batek, potxoek kexaturik, laster egin zuen, orduan bidean zebillan Prelat saindu haren zamariaren sabel-azpira, hiltzeko peril ageriak emaiten zioen ihes lekura bezala, eta haren inguruan saingaz zeudezin potxoak, ezin ausartuz bere ihiziaren atheratzera sartu zen begira-lekutik") // Ik. ap. DRA, He Mt 15,27: "Ordean potxo-sumeek ere jaten dute bederen papurretarik"; b) 'astoa' eta: DurPl 13 (adib.: "Arre potxo, arre, arre asto arre, arre malhetxoria arre bada arre"), AA ("ongi badu alabaña potxok zaldalea, ta nekatzen ezpada, edo etxean, edo kanpoan, zertan, edo artan, ez dira faltako ostikokak, arrantzak, eta oitura gaiztoak"), Echag ("arre potxo"), Izt C ("Zamariaren izenaz ezagutzen dira, Garaino, Gañezari, Gegua, Beor, Beoka, Zaldi, Zaldiño, Moixal, Potxo, Mando, Mandaeme, Mandako, Asto, Astoeme, Astokume, eta beste abere zamarako direanak"), Ud ("Astuak dadukate ejerziziyo gutxitxo, dema kontu oietan daude atzeratxo; arrieruak berriz nekatubak geitxo, batek esaten ziyon Arri, txiki potxo!"), Alzola Atalak (kantu-izen gisa: "Onixek bai gitxienez beintzat: Arre potxo, Eulijak, Dimako fiestak, Aita Palaziyos, eta Zagarra").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

potxo : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

potxo : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila (ik. botxo 1), Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. Ipar. 'txakurra'. 2 Heg. (astoari deitzeko hitza).

putar
iz. Ipar. Zaldiaren edo astoaren ostikoa. Putar ukaldia. Zaldiaren laster eta putarrak orduan!
zaldaleak irabazi
ad.-lok. Astoez, zaldiez eta kidekoez mintzatuz, lurrean iraulkatu. Ik. garagarrak irabazi. Dantzan ongi dakiena ez da behin ere hasiko aztalka eta puzka, astoak udaberrian zaldaleak irabazten ohi dabiltzan bezala.

Aztergaia: zaldaleak irabazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

garagarra irabazi 2: TAg Uzt ("Zelaiko itzalpean, astaemeak garagarra irabazten zun bitartean, jauzika zoroak zerabiltzkin astakumeak"), Anab Aprika ("Aien azpian egoten zan alperkerian etzanda makiña bat gizon garagarra irabazten"); garagarrak irabazi 1, NEtx LBB ("Nabarrek, ostera, zama ura bizkar gaiñetik kentzeko gogo bizia zuan, eta naiago zukean arek garagarrak irabazten astea"); garagarrak egin 1, Bilbao IpuiB ("[Astoaren] garagarrak egin bearra! Aren aparejuak apurtu ta autsezko odei baltz-lodiak zerurantz bialdu bearra!") // Ik. ap. DRA, zaldalea iragazi : Izt Dantza ("Zaldalea iragazten [irabazten]").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

garagarrak atera , garagarrak irabazi eta zaldaleak irabazi testuinguru berean eta metahizkuntzazko erabileran, A EY III ("Cebada: Garagarrak irabazi [B R Dic] zaldaleak irabazi [AN G] ganarse las cebadas. Se dice de bestias que dan corcovos tumbándose de espaldas en tierra. Otros en B dicen garagarrak atera: sacar las cebadas").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

garagarra(k) irabazi : HiztEn (AS, astoez mintzatuz, iraulkatu); zaldaleak irabazi : HiztEn (AS, astoez mintzatuz, lurrean iraulkatu), LurE (adib., [astoak] lurrean iraulkatu); garagarrak irabazi edo atera : LurE (adib. gisa, s.u. garagar: [astoez hitzeginez] astoa bizkarraren gainean iraulka ibili) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

garagarra(k) irabazi : ElhHizt (AS, referido a los asnos, revolcarse, dar corcovos), DRA (garagarra irabazi: adib. gisa, s.u. garagar), PMuj DVC (adib. gisa, s.u. garagar; dar corcovos, revolcarse el burro — eta modu berean: atera, egin ); zaldalea iragazi : DRA (adib. gisa s.u. zaldale); zaldaleak irabazi : EuskHizt (adib. gisa, s.u. zaldale: [astoak] lurrean iraulkatu), ElhHizt (AS, revolcar[se] el burro en el suelo), EskolaHE (adib. gisa, s.u. zaldale: [astoak] lurrean iraulkatu), PMuj DVC (adib. gisa, s.u. zaldale: revolcarse el burro, dar corcovos) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

zaldalea(k) / garagarra(k) eta irabazi (iragazi) / atera... lehiakideetan erabili-hedatuenak zaldaleak irabazi eta garagarrak irabazi dira, dirudienez, eta horiek jasoko dira sinonimo gisa.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. garagarrak irabazi.

Esapideei dagokien sistematika

irabazi: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zaldale sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

(astoa) lurrean iraulkatu.

zamari
1 iz. Zamak garraiatzeko erabiltzen den zaldi, asto edo kidekoa. Zamaria tresnatu. Gerora astoak, zaldia zamari eginik dakusa.
2 iz. Zaldia.

Esaera zaharrak

Lagun elekari, bideko zamari.

Aztergaia: zamari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
zebra
iz. Zaldiaren familiako ugaztuna, Afrikakoa, astoaren antzekoa, gorputzeko ile zuria zeharkako zerrenda beltzez marratua duena (Equus zebra). Zebra talde bat agertu zen, urduri, denak elkarren ondoan estu-estu pilaturik.

Aztergaia: zebra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zebra : Equus zebra; Burchell zebra : Equus zebra burchelli; Grevy zebra : Equus zebra grevyi; mendi-zebra : Equus zebra zebra.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Equus zebra / AS: zebra(-)bide.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zebra-bide (ikusteko).

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Equus zebra.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.