Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza utzi bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

utzi1, utz, uzten
1 du ad. Nolabait loturik gauden norbaitengandik, zerbaitetatik edo nonbaitetik bereizi, berehala ez itzultzekotan aldendu. Utzi dituzu leku zabalak, utzi dituzu mendiak, utzi dituzu Espainiako anaia eta lagun handiak. Aspaldi utzi zuen jaioterrira itzuli denean. Jainkoak utzi nau eta ez dit aditu nahi izan. || (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ez du inork arrazoi larririk gabe bere ohitura utziko. Behin utzi zuen bekatura berriz bihurtzen dena.
2 du ad. (Norbait edo zerbait toki jakin batean gelditzen dela). Harrokerian zebiltzan denak utzi dituzu atzean. Babarrunak sutan utzi ditut. Aterkia tabernan utzi dut. Utzi zuen kutxa Aminadab zeritzan gizon baten etxean. Bezperan utzi genuen tokian, han zegoen.
3 du ad. (Norbait edo zerbait egoera jakin batean gelditzen dela). Ik. bertan behera utzi; bazterrera utzi; alde batera utzi. Zenbait egunen buruan umezurtz ninduen utzi. Eta etsaien menera ez zuen utziko. Aho bete haginekin utzi nau. Izotzak utzi gaitu oso kuzkurtuta. Txunditurik utzi ninduen, lehen aldiz ikusi nuenean. Zenbait gai utzi ditu bazterrean egileak. Nola bizirik utzi? Argi utzi nahi dudana hauxe da. Noiz kendu behar diren atzizki horiek eta noiz utzi dauden-daudenean. Erantzunik gabe utziko dut galdera.
4 du ad. Atzeratu. Utz ezazu biharko edo beste baterako. Geroko utzi. Ez zuela egundaino, egunean egin ahal zezan gauzarik biharamuneko utzi.
5 du ad. Zerbait toki batean jarri eta askatu. Utz denak mahai gainean. || (Gauza abstraktuez mintzatuz). Utz ezazu ene gainean zure egitekoen arta. Elizgizonen eskuetan utzi dugu hemen buru-lana. Besteren bizkar utzi nahi nukeela neronentzat nahi ez dudan lana. Izena utzi eta barrengo izanari begira dagoen egiazko jakitea.
6 du ad. Zerbait egiten ez jarraitu, zerbait egitetik gelditu. Artzaingoa utzi. Utz ditzagun itxurakeriak lagunartean behintzat. Gerotik gerora ibiltzea utzi. Lan hasia ezin utz. Hemen utzi beharko, labur beharrez, haren hitzak aldatzea. Ezin utzizko eginkizunen batek behartzen ez banau. || dio ad. (nor osagarririk gabe). Edateari eta erretzeari utzi dio. Bazterrak nahasteari utz diezaiogun behin betiko. Lanari utzi dio. Utzi, utzi berriketa horiei.
7 du ad. Ez eragotzi. (Dagokion aditz izena -tzen edo -tzera eran joan daiteke). Irabaziak galtzen utzi ditugu. Abarra erortzen utzi zuen neskak.
8 (Pertsona bati dagokiola). du (Ipar. eta naf.) /dio (bizk. eta gip.) ad. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Zure lorategian jostatzen utzi zenidan behin. Ez zion inori laguntzen utzi. Besotik heltzen utziko didazu? Eta ez gaitzazula utz tentaldian erortzen. Mintzatzen uzten dio Inaziok. Mintzatzera uzten du Inaziok. Aska ezazue eta joatera utzi. Itotzera utzi zuen etsaia. Utz nazazu, zure bularrean burua pausa dezadan.
9 du ad. Oinordekotzan eman. Bere ondasun guztiak utzi dizkio. Obra mardula utzi digu Orixek.
10 du ad. Norbaitek beste norbaiti zerbait eman, gero berriz itzultzekotan. Deus ez eman, ez deus utz, oro ken, oro ebats. Nork utzi dizu automobila?
11 du ad. Irauten duten seinaleez mintzatuz, egin, izan. Han ere ondorio hitsak utzi ditu lurrikarak.

Esaera zaharrak

Ez har besterena, ez galtzera utz hihaurena.
utzi2
adj. Bere egitekoez arduratzen ez dena. Utzia eta baldana, bai, gure Martin! Zabar samarra dela, zabarra eta utzia, bere teatro lanak inprimategira eramaten.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.