Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=sukalde sarrera bakarrean aurkitu da.

sukalde

1 iz. Janariak prestatzeko egokitua dagoen etxeko gela. Ik. suete; ezkaratz 3. Etxeko sukaldeko sua. Ostatuko sukaldean. Sukaldeko eltze-plateren artean. Sukaldeko mahaian. Nire lehenbiziko euskal eskola gure sukalde hura izan zen. Sukaldera hotzez hiltzera (esr. zah.).

2 iz. Janariak berotzeko, egosteko edo frijitzeko erabiltzen den tresna. Sukalde elektrikoa.

sukalde bazter, sukalde-bazter iz. Supazterra; sukalde zokoa. Jangarritzat esnea, berogarritzat sukalde bazterra. Hurrengo egunean bazen algara ugari sukalde bazterretan.

sukalde lan, sukalde-lan 1 iz. Jakiak prestatzeko lana. Jan ezazue ondo, eta ondoren joan gaitezen denok otoitzera, eta inork ez dezala aldi batean ardurarik izan sukalde-lanaz. Inaxi eta neskamea ari ziren sukalde lanetan.

2 Zenbait jardueratan (politikan eta herrigintzan, esaterako), helburu bat iristeko aurrez egin beharreko prestakuntza-lana, ikusten ez dena. Biek ala biek badakite edozein proposamenek sukalde-lana behar duela. Alderdien mahaiari dagokionez, sukalde lana egiteko garaia dela uste du, metodologia oinarri sendoen gainean adosteko. Helburua Euskal Herriaren eta bere eskubideen errespetuan oinarritutako irtenbidea aurkitzea dela, eta horretarako sukalde lanak egiten ari direla.

sukalde tresna, sukalde-tresna iz. Sukaldeko zereginetarako erabiltzen den tresna. Tximinian eskegitako zartagina beste sukalde-tresnarik ez zegoen bordan. Sukalde tresnentzako arasa.

sukalde zoko, sukalde-zoko iz. Sukaldeko zokoa. Baserrietako sukalde zokoan hamaika bider entzun dira Pernandoren gertaera horiek. Euskal sukalde-zokoetako ohiturak.

Oharra: azken eguneraketa 2021-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper