Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza sartu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sartu, sar, sartzen
1 da ad. Barrura joan, barrura igaro. Sar zaitez. Elizan sartzean. Barrura sartu eta atea itxi zuen. Ohean sartu. Frantzisko sartu zen ontziak San Migel zuen izena. Lurpean sartua. Etsaiak hirian sartu zirenean. Atzeko leihotik sartua. Bide txarretik sartu gara eta ezin orain bestetara itzul.
2 da ad. (Sartzen dena gauza abstraktu bat dela). Ik. beldurra sartu; buruan sartu; gogoan sartu. Musika hori daukagulako belarrietan sartua. Beldur handia sartu zitzaion bihotzean. Hezur muinetaraino sartua dugun ustea. Kexadura sartu zait hezurretaraino. Lo kuluxka egingo diat, sekulako logalea sartu zaidak. Bat-batean hotzikara eta azkura sartzen zaio. Baina erdalkeria sartu zaigu harrezkero musikan ere. Erdaratik sartu diren hitzak.
3 da ad. Aipatzen den jardueran esku hartu edo aritu. Salerosi itsusietan sartu dena. Politika auzietan sartu. Ez nekien ongi, gaixo honek, non sartzen nintzen. Hobe duzu kontuz ibiltzea; arazotan sartuko zara bestela. Gaingiroki, nor eta zerekikoetan gehiegi sartu gabe. Europar Batasuna ez da sartzen eskumenen gatazka horretan. Utzi aitona bakean; bera ez da sartzen zure kontuetan. Ekandu gaiztoetan sarturik daudenak. Lander saltsan sartuta zegoen; ezin dut sinetsi.
4 da ad. Aipatzen den egoerara igaro. Ik. urrikitan sartu; arrastoan sartu; adinean sartu. Aurrerabidean sartuak ginen Euskal Herrian. Koleran sartzen zarenean. Estasian sartzeko zorian balego bezala. Legea indarrean sartu zenetik.
5 da ad. (Gai batean edo kideko batean) abiatu. Ez naiz orain etimologia kontuan sartuko.
6 da ad. Zerbait edo norbait, bere tamainagatik, beste zerbaiten barnean kokatzeko moduko neurrikoa izan. Ik. kabitu 1. Metro kubikoan sartzen den egur-piloari estereoa deritzo. Zer heinetakoak ote ziren laminak?, handiena gaitzeru batean sar omen zitekeen! Baina liburutegi hau gure horman ez da sartzen, handiegia da!
7 da ad. Zerbait edo norbait irekigune edo igarobide batetik igarotzeko moduko neurrikoa izan. Zutik makina ez zen atetik sartzen eta etzan egin behar izan zuten.
8 zaio ad. Zerbait, bereziki jantziak eta kidekoak, beste zerbait edo norbait barnean hartzeko moduko neurrikoa izan. Gure amak markako arropa bakarrik erosten du, baina gero gizendu egiten da, eta arropa armairuan geratzen da, ez zaio sartzen eta.
9 da ad. Zerbaitek beste zerbait barnean hartu. Hileta zerbitzuen kostu horretan ez da sartzen hilobi baten kontzesioaren prezioa.
10 da/du ad. (Ogibideez, eta, batez ere, erlijiosoen ordenez, mintzatuz). Ik. moja sartu. Fraide sartu nahi badu frantziskotarretan. Erlijioan sartua denaren bekatuak. Morroi sartu zinen, semetzat hazi zaituzte. Seme bat guarda sartu nahi nuke. Galileok berak sartu zuen alaba komentuan, 13 urte zituenean. Amak, orduan, neskame sartu zuen.
11 du ad. Norbait edo zerbait barrura joanarazi, barrura igaroarazi. Semea kanaberazko kaiola batean sartu zuten. Uretan sartu zuen. Ganibeta sartu dio. Iltze sartu berria atera daiteke erraz; ez, ordea, mailukatzen baduzu. Ahotik sartu zion. Ospitalean sartu zuten. Apaiza atzitu zuten eta kartzelara sartu. Ez nekien nolako lokatzetan sartzen nuen neure burua.
12 du ad. (Sartzen dena gauza abstraktu bat dela). Liburuaren azken aldean sartu zuela zenbait berri euskal literaturaz. Nire izenak sartzen zuen izua baso guztietan. Hurrengo jokaldian garaipenaren gola sartu zuen Rocasek.
13 du ad. Aipatzen den jardueran esku harrarazi edo ariarazi. Ik. muturra sartu; sudurra sartu. Ni ez sartu zuen saltsetan. Artearen merkatuan sartu ninduen. Junek sartu ninduen Louis Vuittonen negozio hartan. Hark sartu ninduen mundu horretan eta berak eman zidan debutatzeko aukera.
14 du ad. Aipatzen den egoerara igaroarazi. Eta horrek, ekonomiari lagundu ordez, krisialdi sakonagoan sartu zuen. Amesgaiztoko giro horretan sartu ninduen.
15 du ad. Gezurrez eta kidekoez mintzatuz, sinetsarazi. Ik. ziria sartu; ederra sartu; zipotza sartu; zakuan sartu. Niri ez didak sartuko.
16 du ad. Landareez mintzatuz, landatu. Pinua sartu behar dugu sail aldapatsu horretan.
17 Masailez, begiez eta kidekoez mintzatuz, gorputz barrurantz sartua. (Partizipio burutua izenondo gisa). Gorputza eroria, begitartea sartua, koloreak hits. Masailak sartuak eta zimurtsu.

Esaera zaharrak

Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia. Dakienak daki haizea burruntzian sartzen. Hisiaz fraide sartu nintzen, eta ahalkez jalgi ez nintzen.

Aztergaia: sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(dirua) sartu; haria sar(tu), haristatu; hauzitan sartu.

Euskaltzaindiaren Arauak

sartu, sar, sartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

sartu, sar, sartzen.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.