Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza nahi izan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

nahi izan
du ad.-lok. Zerbait egiteko, eginarazteko edo lortzeko asmo edo xede erabakia izan. Ik. desiratu; gura izan. Zer nahi duk? Gaur liburu hau nahi du eta bihar horiek nahiko ditu. Ez baititu irakurri nahi izan batzar horrezaz argitara diren paperak. Deabruak ere halako eraginak itxuratu nahi izaten ditu aingeru antzean. Ez da aski nahi izatea. Inorena ez den euskara baturik ez nuke nahi. Nahi eta behar dugun batasun hori. Zuk nahi duzunean. Bakarrik nahi luke joan, baina nahi badu eta ez badu, erdian hartzen dute portugesek. Nahi badu eta nahi ez badu. Nahi duenak nahi duena erranik ere, haur anitz bada oraino Donibanen euskara dakienik. Ama Birjinak, nahi izanda ere, hobenik ezin dezake izan. Jaun txit goikoak hala nahi izanik, Aita santuaren mailara goratua izan zen. Nik ez dakit ongi nondik noraino jo dezakeen, nahi izanik ere, Erakundeak auzi honetan. Hori baino errespetu gehixeago nahi litzateke apezpiku jaunari hitz egiteko. || (Osagarri zuzena den aditzaren subjektua eta nahi izan aditzarena bat direnean, aditz hura partizipio burutuan agertzen da). Herodesek hil nahi zaitu. Hori sinetsarazi nahi digutenak. Zer gertatu den jakin nahi nuke. Ez genioke inori biderik itxi nahi. Otoitz egin nahi eta kemenik ez. || (Osagarri zuzena den aditzaren subjektua nahi izan aditzaren subjektuaz bestelakoa denean, aditz hark aditz-izenaren forma mugatua edo subjuntiboko laguntzailea hartzen du). Semea pilotaria izan dadin nahi du. Zer nahi duk egin dezadan? Zu joatea nahi dut. Nola nahi duzu ezkutu sakon hori nik azaltzea? Arazo hori bestek aztertzea nahi duelako. Aita-semeak elkarturik egotea nahi du baserritarrak. Ez nuke inola ere hitanozkoa galtzerik nahi; are gutxiago, hala eta guztiz ere, hitanozkoa ez dena.
[Oharra: Iparraldean, aditz osagarria da motakoa denean, da aditza da nahi izan ere: joan nahi zara ].

Esaera zaharrak

Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du. Bururik ez eta txapela nahi. Egun guztiak balira jai, alferrak hori nahi. Ez dagiala zimiko, nahi ez baduk zarramiko. Ezkila entzun nahi ez duenak ez soka tira. Gerokoa, hobe ustezkoa, nahiago dut on oraingoa. Haitzean jaioak haitzera nahi. Hiretzat nahi ez duana ez besteri opetsi. Jorraia aitzurraren berdin nahi. Nahi ez duenak ilki dadin kerik, ez degiela surik. Putza izan ez eta uzkerra izan nahi. Zeinua entzun nahi ez duenak ez soka tira. Zelarik nahi ez duenari eman bekio basta.

Aztergaia: nahi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

nahi izan, nahi izaten, nahiko/nahi izango. du ad. / AS: esan nahi izan: ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen, nahiago izan, nahien izan, nahi eta nahi ez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz (behar izan aditz-esapidearekin bezala jokatuz): nahi adina(ko), nahi ahala, nahian, nahi ala ez, nahi beste(ko), nahi bezainbat(eko), nahi bezala(ko), nahi gabe(ko), nahi hainbat(eko), nahi-izate, nahi izatera, nahirik, nahiz .

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

nahi izan, nahi, nahiko/nahi izango.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

esan nahi izan; nahiago izan, nahien izan; nahi... nahi.

Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

nahiz forma dagokio, "lana bukatu nahiz, leher egin du" moduko testuinguruetan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. ahal 1.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.