Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza hil bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

hil1, hil, hiltzen
1 da ad. Bizia galdu, bizitzeari utzi. Atzo hil zen. Hil bedi! Ezbeharrez hil da. Hirurogeita hamalau urterekin hil zen. Zu ere atzerrian hilko zara. Haren emaztea hil zen arte. Senarra hil zaio. Ongi hiltzen laguntzeko. Zugatik hiltzen banaiz. Hiltzeko orduan. Bere burua hiltzeko arriskuan ipintzen duena. Hiltzera kondenatu. Hiltzerakoan agindu ziguna. Nahiago dut hil. Ama, ez zaitez hil! Hil arte maiteko zaitut. Laster hil beharra zen. Bere izena, hil orduko desegiten hasia da. Ongi hil nahi baduzu. Gosez hil. Urkaturik hil. Gazterik hil. Gerran hilak. Euskaldun bizi eta euskaldun hil. Hila da. Hilda dago. Hilda aurkitu dute (Ik. hilik). Hiltzeko zorian (Ik. hilzori). Hil berria da. Txomin hil berri da (Ik. hilberri).
2 da ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, izateari utzi, desagertu. Hil da euskara! Urte zaharra hil orduko, berria jaio. Jendeak bizirik segituko du fisikoki, jakina, baina jende hori ez da jende berbera; hor zerbait hil da.
3 du ad. Bizia kendu. Ik. garbitu 10; akabatu 1; erail; kalitu. Harrika hil zuten. Ez ezazu inor hil. Abel Kainek hila. Anaia hiltzeko asmoa hartu zuen. Harrapatzen bazaitu, jo eta bertan hilko zaitu. Biztanle guztiak hil, herria erre eta gatza erein zuen. Ehiztariak hil duen txori bat bezala. Tiro batez hil du bere burua. Hila eta hobiratua izan zena.
4 da/du ad. Suaz, argiaz eta kidekoez mintzatuz, itzali. Zuzia erretzeaz bizitzen da eta erretzeaz hiltzen da. Behin ere hiltzen ez den suan. Kanta hori akabatu baino lehen hil baitzitzaion pipa. Argi bat hil da munduan. Putzak pizten du kandela, eta bai hiltzen ere.
5 da/du ad. Desirez, sentimenduez eta kidekoez mintzatuz, indarra, bizitasuna edo karra galdu edo galarazi. Hil zitzaizkion betiko itxaropen guztiak. Fedea hiltzen ez bada. Zeure kontzientziak gogoa hozten eta hiltzen baitizu.
6 du ad. Goseaz edo egarriaz mintzatuz, ase, kendu. Beren eguneroko gose-egarriak hiltzeko. Gosea hil nahi dute askok inoren bizkarretik.
7 Hilik dagoena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Zure semearen gorputz hila. Haur hilaren ama. Txakur hil bati. || Hizkuntza hilak.
8 Motela, bizitasunik edo indarrik ez duena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Fede bizia eta fede hila. Gauza onak egiteko gogo hila izatea. Argi hila. Piperrak biziagotzen du salda hila. Zer prestueza, zer hotz eta hila naizen, zuri esker onak emateko!

Esaera zaharrak

Erbia duenak eraikitzen, ez du beti berak hiltzen. Euskaldunen arraza, hil da ala lo datza?. Habia egin deneko, txoria hil. Nola bizi, hala hil. Sugea hilagatik sugekumeak bizi. Sukaldera hotzez hiltzera. Urdea hil eta kurrinka bizi. Urdeok hilez gero, bareok induska.
hil2
1 iz. Hiltzea, heriotza. Hil bezperan. Hil otoitza. Ermita zaharrean hil kantak entzuten ziren. Hil-zeinua joa dago (Ik. hil kanpai).
2 iz. Pertsona hila. Ik. hildako. Hilobiak zabaldu eta hil askoren gorputzak piztu ziren. Biziak eta hilak epaitzera etorriko da. Eriak sendatzen zituen eta hilak pizten. Bost hil eta hiru kolpatu izan ziren istripuan.

Esaera zaharrak

Hila hobira, bizia zarera. Hila lurpera, biziak asera.
hil3
1 iz. Urtea banatzen den hamabi zatietako bakoitza. Hilen izenak. Neguko hiletan. Maiatzeko hila. Abenduko hilaren 24a. Hilaren lehen egunean. Hilaren bostean etorriko da. Hil honen hasieran egingo da batzarra. Hil bakoitzeko lehen ostiralean. Hilean behin edo bitan. Hileko errenta.
2 iz. Hilabetea. Igaro ziren egunak, asteak eta hilak.
Azpisarrerak
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.