Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza entrenatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

entrenatu, entrena, entrenatzen
1 da ad. kirol. Kirol jakin batean trebetasuna lortzeko edo sasoian egoteko ariketa aproposak egin. Gogotik entrenatu naiz igerian.
2 du ad. kirol. Kirol jakin batean trebetasuna lortzeko ariketa aproposak eginarazi. Zuk futbol taldea entrenatuko duzu.

Aztergaia: entrenatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "entrenatu. Jokalariak entrenatu dira, entrenatzaileak entrenatu ditu".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

entrena, entrenatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K104]: sartu behar da nahitaez (oso oker ez banago, eta oso oker banago ordaina eman behar da). Ez dakit Iparraldean ulertzeko arazorik baduen. Sartuz gero, laguntzailea ere zehaztu behar da (ni entrenatu naiz, halako entrenatu dut). Beste zenbait jarduera-aditz ere horrela egiten dira (paseatu naiz, dantzatu naiz -bidenabar, hiztegi honetan ez da honen erregimena zehaztu-). Horrela egiten duten hiztunak erraz aurki daitezke" (1994-11-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta dira. Komeniko litzateke entrenatu aditzaren erregimena zein den argitzea: gaur entrenatu naiz, zuk larunbatetan eskolako haurrak entrenatzen dituzu.

 - [E208]: "entrenatu: adibideak jartzea beharrezkoa da, erdal eraginez heltzen ari zaizkigun kalkoak saihesteko. Bihar entrenatuko gara. Nik eskolako haurrak entrenatzen ditut . Eta *bihar entrenatuko dugu gisakoak gaitzetsiz".

 - [E116]: "pentsatzen dut "erdal eraginez" helduak direla erabiltzeko modu guztiak, eta kalkoak direla denak, ezinbestean (mailegua da entrenatu, eta mailegu oso berria). Dena dela, bat nator XKrekin, eta pare bat adibiderekin adieraziko nuke onartzen edo hobesten dugun bidea, kirolen bat aipatuz: batetik, gogotik entrenatu naiz igerian bezalako bat eskain dezakegu, eta, bestetik, zuk (pilotaria, futbol-taldea) entrenatuko duzu bezalako bat. Baina zalantza egiten dut bestelakoak saihesten hasi behar dugun: 300 bat testuinguru ikusi ditut, eta horietako 150 batean da ad. motakoa da entrenatu (hori da, beraz, nagusia), eta nor osagairik gabeko du ad. motakoa 50 batean, hau da: hainbat mailegu berri bezalakoa da hirutatik batean, eskiatu bezalakoa, alegia (baina ez guztiz parekoa: honek ez baitu eskiatu naiz bezalakorik onartzen, eta entrenatu naiz bezalakoak, berriz, ugarienak dira, eta hobestekoak, zalantzarik gabe). Zuek esan".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): hitzok sartzea ez da beharrezko ikusi. Erabakia (2007-07-20): "ok eta gehitu bi adibideak: gogotik entrenatu naiz igerian; zuk futbol-taldea entrenatuko duzu".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.