Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza arrazoi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

arrazoi
1 iz. Zerbaiten zergatia azaltzen duen edo zerbait bidezko egiten duen gauza. Ik. zergatiko. Bere jokaeraren arrazoiak ezagutzeko. Euskaltzaindiak hori gomendatzeko dituen arrazoiak. Erabakiaren arrazoiak emateko. Arrazoi gabe zigortuak. Baina asmazio hori ez zen arrazoi gabekoa. Hizkuntza bi horiek bereizten eginahalak egin zituen; zuzen eta arrazoiz, nik uste. Jaun mera bera, harritua zegoen, arrazoirekin.
2 iz. Zerbait frogatzeko argudioa. Arrazoi berririk azaltzen ez den bitartean. Egia hau anitz arrazoiz froga daiteke.
3 iz. Adimena, arrazoimena. Arrazoiak izan behar duela gizonaren gidari. Arrazoiaz baliatuz. Arrazoiaren legea. Pentsa daiteke gaurko egunez ezin dezakegula bestetan adinako sinesterik izan arrazoi hutsaren eta arrazoibide soilen indarrean. —Zer da horditzea? —Arrazoia galtzerainokoan edatea.
4 iz. mat. Magnitude edo kantitate biren arteko erlazioa. Ik. ratio.
[Oharra: arrazoia daukazu / arrazoi(a) duzu aukeren artean Euskaltzaindiak arrazoi(a) duzu hobesten du].

Esaera zaharrak

Gortea jaikiz gero, bilauaren arrazoiak.

Aztergaia: arrazoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erabilera zainduetan nagusitu den forma
Jatorrizko forma

arrazoi(n)

Euskaltzaindiaren Arauak

arrazoi: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu. / AS: arrazoizko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aurkezpena aldatzeko eskatuz, azpisarreren bidez: arrazoi(a) da ; arrazoi eduki [hemen aipa liteke aurreko itzuliko oharra: "arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu"] , arrazoi eman, arrazoi gaizto , arrazoi izan , arrazoi txar .

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-n zalantzazkoa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "-> arrazoindu/arrazongarri/arrazonamendu, era horretako hitz guztietan bezala (cf. arrain / arrantzale / arrandegi / arranzopa)" (1995-01-10)

 - [K104]: komenigarri ikusten dut arrazoi ukan moldea jasotzea: arrazoi duzu eta ez arrazoia duzu" (1994-05-19)

 - [E306]: "'arrazoi izan' azpisarreraren ordez, 'arrazoi(a) izan' proposatzen dugu (testuan, aipatu berri da 'arrazoi(a) duzu' adibidea, 'arrazoia daukazu'-ren ordez hobestekoa den formatzat emana; gainera, 'arrazoi(a) izan' azpisarrera dator OEHn eta Euskal Hiztegian); 'arrazoia eman' ere onartzea proposatzen dugu; beraz: 'arrazoi(a) eman'; dena den, argitu egin behar litzateke, beharbada, 'norbaiti arrazoi(a) eman' esapideaz ari garela, zeren, horrekin batean 'zerbaiten/zerbaitetarako arrazoia(k) eman' egitura ere badago (seguru aski, kolokazioa da); XX. mendeko corpusean azken horren agerraldi asko daude, baina '-i arrazoi(a)' eman esapidearenak oso gutxi dira (oker ez bagaude, bakarra: Zeren, alde batetatik, Gipuzkoako kontseilulari trebe eta argia goratu nahi izan dute, bestetatik ezezkoa eman diotenei arrazoia eman beharrez #mdash# Amatiño, Zenbat gara, Zeruko Argia, 1974); Interneten, berriz, 'arrazoia eman' oso ugaria da: Nabarmendu behar da Arartekoak erreklamatzaileari arrazoia eman dion kasuen ia bi herenetan (www.ararteko.net/html/Rev02E.htm); Tontxu Campos, Babcock: Europak arrazoia eman digu (www.egunkaria.com/010713/gaur/iritzia/hondo.html); Igarle izan zen eta denborak arrazoia eman dio (www.zientzia.net/artikonts.asp?Artik_kod=743)..." (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'oso gaizki dago, ene ustez, bizkaitarron arrazoia daukazu gaizki esanda dagoela esatea. Hor zalantzarik gabe, gurea 'arrazoia duzu' forma hedatuagoaz azaldu behar da, besterik ez'.

 - [E116]: 'Nik uste dut XK-k dioena, gaizki ulertu ez badut behintzat, bat etor daitekeela lan taldeak egiten duen proposamenarekin. Ez daude elkarren kontra. Lerro hori (arrazoi | EArau: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu) lehendik arautua zegoen , eta hola agertu zen lehenbiziko itzulian. Orain proposatzen dena kontuan hartuz gero, hau geldituko litzateke: arrazoi | EArau: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu [eta AS gisa] arrazoi(a) da g.g.er. 'bidezkoa da' / arrazoia eduki batez ere Bizk. / arrazoi eman Heg. / arrazoi gaizto 'arrazoi txarra, erantzun desegokia' / arrazoi izan / arrazoi txar 'erantzun desegokia, zakarra': zintzo ari denak ez du arrazoi txarrik merezi'.

 - [E123]: 'Ni, aurkezpen horrekin guztiz bat nator eta uste dut ongi egokitzen dela XK-k esaten duenarekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'OK nire proposamena: arrazoi | EArau: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu [eta AS gisa] arrazoi(a) da g.g.er. 'bidezkoa da' / arrazoia eduki batez ere Bizk. / arrazoi eman Heg. / arrazoi gaizto 'arrazoi txarra, erantzun desegokia' / arrazoi izan / arrazoi txar 'erantzun desegokia, zakarra': zintzo ari denak ez du arrazoi txarrik merezi / baina bigarren buelta amaitzen denean "arrazoia daukazu" horren kontua berriz ere ikusi behar da. Ezin da esan bestea hobea denik, lekukotasunak kontuan hartuta'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): a) Isildu egingo da sarrerako oharra, "arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu dioena; eta b) hirugarren azpisarrera Euskaltzaindiak erabakitako forman eskainiko da: "arrazoi eman Heg.".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.