poetika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
POETIKA

Literaturari buruzko diskurtsoa da eta literaturarekin berarekin batera sortzen da. Dirudienez, literatura hitzak zer nortasun duen azkenean zuzen ez jakin arren, entzule edo irakurlearen plazera, interesa sorrarazten duen elea eta iraun behar duen hitza da literatura. Horrek erran nahi du ele hori egunerokoa baino ospe han diagokoa izanen dela. Eta horrek erran nahi du, gisa berean, literatura ekintzaren erroetan badagoela hizkuntzari buruzko kontzientziaren hartzea. Eta azpimarratze koa da puntu hau: idazle batek ez izanik ere pentsaera teorikorik, literaturak badue la bere barnean metaliteratura den neurria.

Literatura diskurtsoak, hastapenean, bi norabide hartuko ditu: exegesia eta teo ria . Exegesia literaturan lanen argitze, aztertze eta interpretatzea da (Bibliarena, Iliadarena, himno sakratuena, adibidez); teoria, aldiz, literaturaz den diskurtso poe tikoa da, ez lanei, obrei buruz egiten diskurtsoa, baizik eta literaturaz egiten dena.

Diskurtso bata eta bestea ez daitezke bereiz. Exegesiak beti erran nahi baitu azpian badela teoria bat: kontzeptuak behar dira, hiztegi bat behar da lan baten aztertzeko... Eta, preseski, definizio eta kontzeptuek teoriarik badela agertzen dute, teoriak exegesirik badela frogatzen duen bezalaxe. Bestalde, teoria exegesiaren beharretan da, bere buruaren eraikitzeko beharrezkoa duen literatura diskurtsoare kin harremanetan sartzeko.

Bi bideak elkarrentzat oso kritikoak izan daitezke, batak bestea zuzentzen duela: teorialariak exegetaren diskurtsoa kritikatzen du; exegetak, berriz, teoriala riak ikertzen dituen gaien aitzinean dituen ahuleziak agerrarazten ditu.

Historian zehar, eztabaidatuak diren bi diskurtsoek, exegesiak eta teoriak, for tuna ezberdinak ukan dituzte, baina biak beti garai guztietan aurkitu dira. Diskurtso exegetikoak hastapenetik bi bide hartuko ditu: exegesi literala , alde batetik, ezin ulertua den hitzaren ala haren esanahiaren argitzea, horrelako edo halako zehar aipamenei buruz erreferentzien ematea, horrelako edo halako eraikuntza sintaxiko baten aztertzea...; bestalde, bada halako edo horrelako testu edo zati bati beste zentzu bat bilatzen dion exegesi alegorikoa ere; exegesi alegorikoak, bestalde, jadanik zentzu bat daukan testu edo testu zati bati beste esanahi bat bilatzen dio. Nahiz mendeetan zehar erregelen formulazioari dagokionez hainbat aldakuntza izan diren, ez da hala gertatu exegesiari buruzko diskurtsoan. Gaur, bi bide horiek filologia eta kritikan banatzen dira.

Garai batetik bestera literatur teoria ren objektua, aldiz, anitz aldatzen da. Aldakuntza horiek hain dira handiak non zenbait garaitan erabiliak izan diren dis kurtsoak “literatur teoria” deituraz izendatzea anakronikoa bilakatzen den. Nahiz lehenengo diskurtsoak teorikoak izan, aztergai zituzten objektuak ez ziren literatu raren arloan sartzen. Objektu horren batasuna XIX. eta XX. mendeetan Europako jendeek literatura zer den definituko dutenaren arabera finkatzen da eta literatura hitzaren barnean koka daitezkeen lanak teorien iturri eta ilustrazio izanen dira ber denboran.

Duela 2500 urte, Aristotelesek idatzi Poetika da “literatur teoria”ri buruz baka rrik eta osoki egina den lehen eta garrantzitsuenetarik den liburua. Aristotelesen poetikaren funtsa ez da oraingo literatura kontzeptua, baizik eta hizkuntzaren bidez lortzen den errepresentazioa: mimesia. Aristotelesek deskribatzen dituen genero errepresentatiboak epopeia (mailaka aztertzen duena) eta antzertia dira (zatiz edo segmentuka aztertzen duen tragedia soilik, komedia ez baita agertzen). Aristotelesen ondotik zabalduko diren hogei mendeetan zehar literatura hainbat diskurtso teorikoren gai izan da, nahiz eta diskurtso horiek ez diren bakarrik ‘litera tur teoriak” izan. Diskurtso horietan lehendabizikoa da Erretorika.

Hastapenean, Erretorika besteekiko diskurtsoa edo diskurtso publikoa da, poli tiko, hizlari edota abokatuarena. Diskurtso mota horrek literaturarekin lotura egiten du idazteko molde edo estiloari buruzko diskurtsoan, elocutio ari buruzkoan. Todorovek azpimarratzen du diskurtso publikoaren garrantzia demokrazia zaharren desagertzearekin ahulduz joan zenez, literaturak gero eta leku gehiago hartu zuela. Geroago sortu erretoriketan eta bereziki errenazimentuko erretorikazaleen artean, literatur testuetan bakarrik hartu dituzte adibideak.

Erretorikaz gain, literaturaren beste alor batzuk ukitzen dituen beste diskurtso mota hermeneutika da. Hermeneutika testu sakratuen inguruan eraikitzen da baina, adierei buruzko eztabaida testu profanoetan ere egin daiteke, eta Erdi Aroan sin boloa eta alegoria poetikoa ez dituzte, era berean, baztertzen ahalko.

Errenazimentuaren ondotik egoera aldatu egin zen. Berriro aurkitu zuten Aristotelesen Poetika, eta geroztik gaiaz aritu ziren guztien iturri bilakatu zen. Bizkitartean, ez du orduko komentarioen ugaritasunak Aristotelesen obra ongi eza gutzen zela erran nahi; aitzitik, zatika bakarrik zuten haren berri, eta ez irakurriz, eta, bistan da, sekulan kritikatua izan gabe gelditzen da.

Orduan dira generoez egiten diren gogoetak ere zorrozten. Jakina den bezala, generoen tradizioa ‘literatur teoria”’ bezain luzea da (gogora Aristotelesek nola aztertzen dituen epopeia eta tragedia); bizkitartean, errenazimentutik landa gene roei buruzko tradizioa sendotzen da eta erregelak finkatzen dira: tragediarenak, komediarenak, epopeiarenak, eleberriarenak, genero lirikoenak. Todoroven ustez, diskurtso mota horren izatea garai hartan bizi ziren egitura ideologikoekin lotu behar da: badago arau bat, neurri bat, ongi mugatua, eta ez da hortik baztertu behar. Generoen azterketa literaturaren zatien azterketan kokatzen da.

Bestalde, arteetako edergintzen batasuna onartzen da eta edergintzaren teo riaren eraikuntzan poesia eta margolana elkartzen dira XVI. mendean, beste dizi plina bat sorraraziz: Estetika. Estetikaren teorizazioan izanen du leku literatur teo rialariak; garrantzitsuak dira. Errenazimentuan Leonardo da Vinciren pentsamendu estetikoa, eta gero, XVIII. mendean, Kantek estetikaz biribilduko duen teoria. Todoroven ustez, Aristotelesen Poetikak, generoen definitzeak eta Estetika edo edergintzari buruz agertzen diren teoriek prestatzen dute literaturari buruz, literatu ra batasun gisa, gerora izanen denaren ikusmira.

Alemaniako erromantizismoak literaturari autonomia emanen dio eta hor agertzen da literatur teoria ere, zentzu hertsian hartuz aldi horretan. Edertasunaren kontzeptuak errepresentazio eta mimesiak zeukaten lekua hartzen du. Idazki erro mantikoetan gero eta gehiago baieztatzen dira literaturaren autonomia eta literatu ra lanek dituzten propietate bereziak. Azpimarratu behar da, halere, idazki horien eragina ez dela garaian anitz sumatzen, beharbada ez delako instituzionalizatua den literaturan agertzen, baizik eta gehiago poesian (A. Schlegel, Novalis) edo filo sofian (F. Hegel).

Unibertsitate moldeko teoria literarioak XX. mendean sortuak dira, eta ber den boran herri ugaritan. Mendearen hastapenean, 1910, 1920 urteetan Errusia da abia puntua, formalismoaren agertzearekin, eta gero, bi gerra mundialen artean, Alemanian estilistika eta morfologia aztertu ziren; 1920, 1930 urteetan Ingalaterra eta Estatu Batuetan New Criticism izenekoa sortu zen. Halere, Todorovek azpima rratzen du iturri horiek, nahiz oro erromantizismoko estetikan finkatzen diren (litera turaren autonomia eta bereziki teoriaren autonomia) Aristotelesen Poetikatik hurbil direla, bereziki literatura-lanaz egiten duten analisia kontuan hartzen bada; gogora Aristotelesek lan edo obretan maila eta segmentuak ezartzen zituela.

Erran daiteke, beraz, Aristotelesengandik hasi eta mendeetan zehar izan diren korronteen sintesia XX. mendean dela biribildu, gaur Poetika izenez ezagutzen den diziplina sorraraziz.

[A. A.]

Ikus, halaber, E RRETORIKA , L IRIKA , L ITERATUR TEORIA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: poética
 fr: poétique
 en: poetics

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper