parafrasi - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PARAFRASI

(grek. paraphrasis, azalpena, hedapena)

Testu bat azaltzea edo interpretatzea, anplifikatuz, ilustratzeko edo ulergarriago egiteko asmoz. Erretorika figuretan, hitzezko figuren artean sailkatzen da, egitura errepikatze eta amplificatio bidez sortutako prozedura, maiz egitura paralelistikoa izaten duena. Adibidez:

“Gizon bat hil da; jaun bat, gure departamenduan bizpahiru urte huntan lan onik egin duena, eta zalaparta ederrik erabili, ba eta erabil-arazi. / Francière, aspaldiskoan, ja, eta guziz azken denbora hautan, hainbertze elepide katixima eskuararen eta Eskual-herriko zuzen zahar egundainoko guzien kontra eman duena, eta iduriz are gehiago emaiteko xedetan zena, hil da supituki, joan den astearte arratsaldean.”

( Jean Hiriart-Urruti, Mintzaira, aurpegia: Gizon! )

Eta Tx. Agirrek ere Garoa ko pertsonaietako bat aurkezterakoan:

“Manueltxo zan Zabaletako giza-landare berria, ta txit maite zuten etxe har tako denak. Landare berriari begiratzen zaio zarrari baño pozago ta arreta geia gorekin. Zarrak zer eman duan jakiten da, baño ez gazteak zer eman dezakean. Zarra gogorra izan oi da, sustraitua, edertasun gabea, bere oiturari eutsia, txer tatzen gaiztoa. Gaztea berriz ezea, polita, biguna, guria, txerterraza. Zarra, iñau sitzen danean, zapuztu egiten da, gazteak indar berria artzen du. Zarrak beti dauka zer erantzun, gazteak beti zer ikasi. Gaztean egin bear da lan, zartzan gauza onik izatea nai badegu.”

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: paráfrasis
     fr: paraphrase
     en: paraphrase

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper