enfasi - Literatura Terminoen Hiztegia

 

ENFASI

(grek. emphasis , agerrarazte, hanpadura)

Erretorikako figura da, eta zerbait bereziki nabarmentzea edo agerraraztea esan nahi du jatorriz. Figura horri esker, hitz baten edo esaldi baten esanahia nabarmenago bihurtzen da, edo konnotazio sakonagoak eransten zaizkio. Bi enfa si mota bereizi ohi dira: esaten dena baino gehiago adierazi nahi duena, batetik, eta esaten ez dena adierazi nahi duena, bestetik.

Orokorrean, enfasiak zerikusi handia du intonazioarekin. Enfasia, benetan, ahoz mintzatzean agertzen da ñabardura guztiez. Nolanahi ere, ahoz nahiz idatziz, enfa sia adierazteko figurak esklamazioak eta errepikapenak izaten dira, edo horien mota berezia diren bihurkiak. Igorleak halako ezaugarri bati eman nahi dion garrantzia adierazten dute, bestalde, adjektiboaren mailaketak eta superlatiboek. Azkenik, enfasia, besteak beste, testu satirikoetan ere erabiltzen da, hiperboleaz eta ironiaz baliatuz.

Euskal baladetan, esaterako, errepikapenek enfatizatu egiten dute kontakizu naren halako pasarte bati ematen zaion garrantzia:

“Ezpeldoiko ibarra hala ibar luzea! hiruretan ebaki zeitan armarik gabe bihotza!”

Adibidez, J. Sarrionandiak “Amodio protopoema”ren honako ahapaldi hauetan alderaketa hiperbolikoez adierazten du maitasun sentimenduen intentsitatea, bai eta erdu aditzaren errepikapenaz adierazten duen eske larria ere:

“Ene atzamarrek zure larrua ukituz ger o pospolu antzera izekiko lirateke . Mundua arrisku larrian jarriko genuk e gure besarkadagatik ikaratzen ez dakit zenba t Richter eskalan . Erdu harresira aihenbelarrak lez eskalatuaz, erd u untziaren kubertara jauzten den olatuaren gisan , erdu eremu lehorra hondatzera datorren ekaitza bezala , erdu eta bihur ditzagun hitzak haragia.

(Hau da ene ondasun guztia)

[J. K. I.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: énfasis
     fr: emphase, mise en relief
     en: emphasis

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper