(grek. ana+gnorisis, errekonozitzea, konturatzea)
Dramaren bilakaeran, pertsonaia bat beste baten benetako nortasuna ezagu tzera iristen den unea da. Une larri horretan askatzen da gatazka, eta komedia ala tragedia bilaka daitekeen krisi unea eragiten du. Esaterako, Sofoklesen Edipo Errege tragedian, protagonista, galdeketa eta ikerketa batzuen ostean, eta errege ohiaren hilketaren errudunarentzat zigor gogorra izendatua duelarik, bere aitaren hiltzailea Edipo bera izan zela ohartzen den unea da anagnorisi adibide egokia.
[P. U.]
Ikus, halaber, T RAGEDIA .