(...)
[-Eta atzizkia] Koldo Mitxelena ere lan batean baino gehiagotan arduratu da berrekailu honetaz [AV, 87. or.; FHV, 238 eta 528-529. orr.; FLV, 3, 1971, 241-267. orr., gero PT-en (141-167. orr.) birrargitaratua]. Egiten dituen baieztapenik garrantzizkoenak hauek dira: [...]
4.-Aga atzizkia daramaten toki-izenekin gertatzen denaren antzera -eta daramatenek ez dute azken bokalaren erortzea jasaten, eta hortaz euskal elkarketa eta eratorketan indarrean dauden arauek ez dute balio bi bukaera hauentzat. Esan genezake, beraz, deklinabide edo flexio atzizkien gisara jokatzen dutela, ez eratorketa atzizkiek egiten duten moduan.
5.-Eta eta -aga banaketa osagarrian daude, hau da, ezin daitezke, salbuespenak salbuespen, hitz berean batera azaldu.
6.-Bai -eta eta bai -aga izena eta izenondoz osatutako izen sintagma bati laguntzen azaltzen badira, ordena beti hau da: izena - izenondoa - atzizkia: arte + eder + eta.
Beste atzizkien kasuan ez da honela gertatzen. Esaterako, Pagadigorria aurkituko dugu baina ez *Pagagorridi(a); alderantziz, Lurgorrieta ager daiteke, baina ez *lurr-eta-gorri(a) nahiz gero badiren Legarreta çelaya, Legarreta berria eta horrelakoak, baina hau besterik da.
Txikigarriak azaltzen direnean ere, -eta edo -aga-ren aurrean jartzen dira, ez atzean: Artanoeta, Basanoaga [Hau da, izan ere, Eslaba eta Uxueko Zaldinoaga toki-izenean gertatzen dena].
(...)
Que:
Où:
Origine:
OV.11