(...)
Dok.: Aldaiteguia XIX. mendean, Aldaiteguia, Aldaitegia XX. // Ebakera: Aldáitià. // Kokalekua: Anduetzeta auzoa; Etxebertzeari datxekio, eskuinetik. // Etimologia azalpena: Osagaiak Aldai eta -tegia ‘lekua’ dira. Lehena dela eta, deitura balitz osotasunak ‘Aldai deitura duenaren etxea’ erran nahi luke, baina Etxalarren ez da Aldai deitura duenik inor ageri. Bertze aukera aldai hemen ere ‘aldapa’-tzat hartzea da; honela izatera, ‘aldapan dagoen etxea’ ulertu behar genuke oikonimoa. Halarik ere, etxea zelaian dago eta, beraz, bigarren azalpenak ere ez du, oraingoan, funts handirik.
(...)