(...)
Puttarri jaso dute NTM-n, eta ondorengo kasutan dokumentaturik agertzen dute: bueytarri (1197), putarri (1685-1781-1857-1958), frutarri (1781), pucharri (1981). Eta hauxe gaineratzen dute: “Puttarri parece ser, pues, uno de tantos montes llamados Buitrera, Peñalosbuitres, Putremalkor ... etc.” Hortzetako herskari ahoskabearen palatalizazioak aurreko –i baten presentzia adieraz dezake, eta hortaz hauxe izan daiteke bere bilakabidea: buitre + arri > buittearri > buitterri > puitterri > putterri, ezpainetakoen arteko txandaketak maiz gertatzen baitira. Egungo hizkeran, bestalde, arranoa erabiltzen da ‘saia’ edo ‘putre’-aren lekuan. MB-k ondorengo iruzkina egiten du: “Michelena a partir de la forma más antigua analiza los componentes del nombre: butre, putre ‘buitre’ (en Bueytarri, la forma navarroaragonesa bueitre) y harri ‘peña’, con disimilación regular de vibrantes. La forma documentada Frutarri (1781) confirma la etimología, ya que frute es variante todavía en uso hoy, al menos en el valle de Ergoiena, de putre ‘buitre’”.
(...)
Notes: Badago, haren lagungarri, Etxarri Aranazko udalak eta Trabajos Catastrales enpresak argitaraturiko mapa, leku-izen guztiak ondo kokaturik ematen dituena.