(...)
Izen honetan harri ezaguna eta hobi(a) 'zulo' (< *foueum edo foueam [FHV, 133. or. Lizarraga Elkanokoak -a berezko duen obia erabiltzen du:
"arima sollic izan baice (juz)gátua, ez gorpútza, cein aguián eramanzúte honratuqui obiará" (UIGPL, 13. or.), "Admiraturíc ta seguraturíc edérqui itzulice bércea. Alabér S. Leocadiac obiatíc jaiquiric laudatuzué…" (DCC, 142. or.).]) ditugu (cf. Ikaztobia, hilobia…). Harrobia 'harria, bereziki eraikuntzarako, ateratzen den tokia' [Sarasola, HLEH.] izena oso arrunta da euskal toponimian [Aratzuri, Oltza, Arlegi, Kordobilla, Espartza, Ezkirotz, Getze, Zubitza eta Letekoak aipa daitezke, besteak beste. J. Jurío, TCPCO, TCPCG eta TCPCI.], baina gure alderdian hemen baizik ez dugu aurkitu.
Armillos-ko zubia egiteko harria Portillo de Martisatea alderdiko harrobi batetik atera zuten, jendeak kontatzen duenez, bertan dagoen haranko ("vaguada" eman digute erdaraz) bateko haitzetatik, eta hau bat dator dokumentazioko val edo balle de Arrobia delakoarekin.
(...)
What:
Situation:
Origin:
OV.11