(...)
Etimologia iluneko izen honetan alde-ren elkarketako aldakia den alda- (cf. Aldabea) izan genezake, eta zer den ez dakigun -mara (edo -amara). 1778an Aldabara aurkitzen dugu, baina hau funtsik gabeko aldaera dela uste dugu, egun, 1593an bezalaxe, Aldamara [àldamára] erabiltzen delako.
Aldamara dermio handi samarra da, laua, Murilloko mugako Sierra de Urtanda-ren ondoko Caracierzo de las Pilas alde bat uzten badugu. Hemen dago, itxuren arabera, 1802an agertzen den Cabezo de Aldamara delakoa.
Barranco de Aldamara, El Pinar-en sortu eta Barranco de Bigas-ekin batu ondoan, tarte batez Murillo eta Uxue-ren arteko muga egiten du, Aragoa ugaldean amaitu aitzinetik.
Pinar de Aldamara Bigas-ko mugatik hurbil dago, El Pinar-etik gertu, baina ez da azken honekin nahastu behar. Iragan mendean pinudi hau "debekatua" zegoen.
Portillada de Aldamara Bigas aldean dagoen portilua izan daiteke; Sarria de Aldamara dermioaren iparraldean zegoen (sarria-ren adieraz eta ugaritasunaz ikus Berage eta Larrageta sarrerak), Los Berros (antzinako Berage) eta Bigas-ko mugan (gaur El Pinar tartean sartzen da). Val de Aldamara Murilloko mugan zegoen, beharbada Barranco de Aldamara-ren inguruan.
Aldamara-k Murillo, Motelarana (Aldamara "corraliza"-ren barrukotzat jotzen da), Lerbeltz, Los Berros, El Pinar eta Bigas ditu mugakide.
(...)
What:
Situation:
Origin:
OV.11