(...)
[Euskararen mugak. Oibar] 1721ean aurkitu dugu aurren eta hondar aldiz [PRA-Oibar, 37. k.]:
"otra pieza en el terno de Liburco que el dia de oy lo llaman el rio de las valles sobre la tejeria"
Ez dakigu zein izan daitekeen izen honen etimologia. Oibarrekin pixka bat mugatzen duen Izko herrian Linbur toponimoa azaltzen da 1648an [Id., 25. k.], eta baliteke bien artean zerikusirik izatea, hau oso dudazkoa iruditzen bazaigu ere:
"otra pieca Camino de Limbur…afrontada del camino Real".
(...)