(...)
'Karobia', 'galtzina-labea', 'kisulabea' adiera duen izen hau [J. Jurío, THET, 61 eta 119. orr.] arrunta da Oibar haraneko toponimian, Aldea, Eslaba eta Zareko La Calera eta Artetako Kaltzinalabe-k erakusten dutenez (cf. gainera Galipentzuko Gisutzea eta Kisueta).
La Calera Saratsea (Zarazea XVIII. mendearen hasieraz geroztik)-n dago, Kasedako bidearen alboan. Galipentzuko mugan, Camino del Prado aldean bada Calera izeneko beste eremu bat, El Prado grande (lehengo Larreandia)-n.
(...)