(...)
Haran izena eta -zu atzizkia izan genezake hemen, baina berrekailua toponimian bestelako oinarriekin agertu ohi da: Artazu, Aritzu, Urkizu, Meazu (ikus sarrera hau)... Harea 'legarra' hitzaren aldakia izan daitekeen [AV, 51. or.] ara-rekin ere lot genezake, erreka badelako, eta -zu atzizkia ustezko oinarri horri ongi dagokiolako. Guztiarekin ere, gure alderdian beti area- dugu (cf. Areatzea Ezporogi eta Lergan, Areatzeta Uxuen...).
Aurrekoa bezala hau ere 1335ean aurkitu dugu.
(...)