JAGONET bilaketa

39 emaitza bilaketarentzat

Kuantifikazioa adieraztea: gutxi (bero, gogo, maitasun, gorroto)

"Izen zenbakaitz eta neurgaitzek (bero, gogo, maitasun, gorroto...) handi edo luze hartu behar dute, eta ez asko". Hala dio Euskal Gramatika Laburrak [EGL:40-58], baina gogo gutxi zilegi al da, edo jaramon gutxi?

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Lexikoa: mapa (Euskal Herriko mapa / Euskal Herriaren mapa / *Euskal Herri mapa)

Nola esan behar da: Euskal Herriko mapa ala Euskal Herriaren mapa? Agian Euskal Herri mapa?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Kokapena adieraztea: -ko / -ren (ikastolako zuzendari / ikastolaren zuzendaria)

Zer-nola esan behar da?:

a) ikastolako/ikastolaren zuzendari

b) alderdiko/alderdiaren bozeramaile

c) agiriak faltsutzeko delitua / agiriak faltsutzearen delitua

d) nobela euskaratzeko lana / nobela euskaratzearen lana

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Nolakotasuna adieraztea: -ko/-zko (kalitateko haragia / kalitatezko haragia / kalitate handiko haragia)

Nola da: kalitateko haragia ala kalitatezko haragia?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

“Zeri buruz” adieraztea: buruz/buruzko (zenbat liburu animaliei buruz?/buruzkoak?)

a) Birdeklinabidearen inguruko zalantza batzuk: Zenbat liburu irakurri dituzu animaliei buruz? ala Zenbat liburu irakurri dituzu animaliei buruzkoak?; Komentario asko entzun dut gai horri buruz ala Komentario asko entzun dut gai horri buruzkoa?

b) Beste esaldi honetan ez daukagu inolako zalantzarik: Irakurri ditudan liburuak maitasunari buruzkoak dira eta ez Irakurri ditudan liburuak maitasunari buruz dira. Ez da hala?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > postposizioak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Kokapena adieraztea: -ko/-en (etxeko jabea / etxearen jabea)

Zein da forma zuzena, etxeko jabea ala etxearen jabea?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Helburua adieraztea: -rako/-rentzako (bizikletarako/bizikletarentzako)

Zuzenak al dira bi formak: bizikletentzako bidea eta bizikletetarako bidea? Hala bada, zein da hobestekoa?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Maileguak: telefono mugikorra, sakelako/eskuko telefonoa, *mobila

Nola esan behar dugu: telefono mugikorra, telefono mobila, sakelako telefonoa ala segapotoa?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, lexikoa > maileguak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Kokapena adieraztea: -ko/-en (ikastolako iritzia / ikastolaren iritzia)

Nola esan behar da ikastolako iritzia ala ikastolaren iritzia? Euskaltegiko zuzendaria ala euskaltegiaren zuzendaria? HABEko/HABEren zuzendaria?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper