JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: izan (lehenbiziko gauza da ikasi/ikastea)

Zein da zuzena ondorengo esaldi honetan?: Egin behar dugun lehendabiziko gauza da ikastea/ikasi.

Biak ontzat ematekoak dira gramatikaren ikuspuntutik. Hala ere, Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean -t(z)ea formako adibideak dira erabat nagusi (hain nagusi, bestelakorik ia ez baitago): gure leenbiziko lana folleto txukun bat ateraTZEA izan da (Lizardi), Azkuerentzat lehendabiziko kontua zen beste modu garbiago batean ezin esan ahal izaTEA (Mitxelena); partizipioduna, bakarra: Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen: hizkuntzari bere burua menderatuaz, hizkuntza menderaTU (Mitxelena).

Izan kontuan, nolanahi ere, aditz guztiek ez dutela berdin jokatzen. Esate baterako, nahi izan aditzaren erabilerari dagokionez (nik lan egin nahi dut / zuk lan egitea nahi dut nik eta abar), jokamoldea bestelakoa da "Aditzaren jokabidea: nahi/nahiago izan (egin/egitea)" (JAGONET).

Esandakoaz gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: hobe izan (hobe da gelditu/gelditzea)" (JAGONET), "Esapideak: hobe izan (hobe dut esatea/esan/*esaten)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: nahi/nahiago izan (egin/egitea)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: utzi (sartzen/sartzea utzi didate / ez naute utzi sartzera / *ez naute utzi sartzen/sartzea)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > partizipioa, perpausa > osagarriak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper