JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: irten, igo (da/du)

Irten du eta igo du esamolde egokiak al dira?

Euskaltzaindiaren Hiztegian esaten da [EH:irten] da aditza dela. Bizkaian (eta Gipuzkoako parte batean) irten (erten) du esan arren, euskalki-mailako erabileratzat hartzen da molde hori.

[EH:igo] aditza da eta du erakoa da, zer adierazi nahi den: Zeruetara igo zen (da). Elkarri helduta igo genuen maldatxoa (du). Eskailera igo dut bigarren solairura (du).

Nolanahi ere, bizkaieraz, du aditz gisa erabiltzen da objekturik ez duenean ere, eta aspalditik (Urten eben bere kamararean eta igo eben bere ugazabaren aposentura. Lazarraga), baina Euskaltzaindiaren Hiztegian da forman baino ez da ageri objekturik ez duenean.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura

Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper