JAGONET galde-erantzunak

Baldintza adieraztea: -la/-larik (Ezeren okerrik ez duela…)

Ezeren okerrik ez duela, pilotari bikaina aterako da (zuzen)

Ezeren okerrik ez baldin badu, pilotari bikaina aterako da (zuzen)

Horiek biak elkarren sinonimoak dira. Kontua da, gure eskuetatik hamaika liburu eta gramatika pasatu arren, oraindik ez dugula aurkitu baldintzazko -(e)lari buruz ezertxo ere.

EGLU VI liburukian bada horren aipamenik.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI, 82. or. liburukiak zera dio: “-eLA eta -eLARIK, berriz, hainbat zirkunstantzia adieraz ditzaketen forma irekiak dira –testuinguruaren arabera, denbora, modua, azalpena, baldintza eta horrelakoak adierazteko balio dutenak–“.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI, 85. or.: “[-eLA /-eLARIK] (…) denbora ez ezik (…) modua eta baldintza ere adierazten dute”.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI, 289. or.: “[-eLA /-eLARIK] (…) kausazkotzat jo den adibide hori (…) baldintzazkoa ere izan daiteke”.

Adibideak:

Zu nere fabore zerala, zu nerekin zaitudala, aien belduz ez naiz (A. Kardaberaz)

Hain ona delarik, nola ez maita?

 

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > baldintza

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper