6 emaitza bilaketarentzat
Zenbaitetan honela ikusi izan ditut hauek: erdi-prezioan / erdi prezioan, erdi-buelta / erdi buelta. Zuzenak al dira? Izan ere, halakoak nik beti beste era honetara erabiltzen ditut: prezio-erdian / prezio erdian, buelta-erdia / buelta erdia.
Nola behar du: <Mariak esan du, "Pozik nago"> ala <Mariak esan du: "Pozik nago">? Hau da, ‘esan du’ aditzaren atzetik, koma ala bi puntu?
Eta beste honetan: <Mariaren hitzetan, "Pozik nago"> ala <Mariaren hitzetan: "Pozik nago">?
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea naiz eta zalantza daukat Euskaltzaindiaren arauak emateko erarekin. Kasu batzuetan Euskaltzaindiak forma bat edo beste "hobesten" duela esaten da eta, irakurri dut, "hobetsi" esaten denean gainerako formak ez direla baztertzen, baina ez erabiltzea gomendatzen dela. Ondo nabil?
Hiztegi Batuan erraz nekusan hitz baten ordez beste bat hobetsita noiz zegoen. Euskaltzaindiaren Hiztegian, aldiz, ez dut antzematen ongi zein den hobespen-bidea.
Zergatik aldatzen dira hainbeste arauak? Zergatik aldatu dira lehendik finkatuak zeuden egitura edo idazkera batzuk? Esaterako: eritzi/iritzi, bait naiz / bainaiz, bapatean/bat-batean, batez beste / batezbeste…
Zer-nola jokatu behar dugu aukera bat baino gehiago dugunean edota arautu gabeko sintaxi-egituren kontuan?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.