JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: iruditu (gezurra dirudi hain argal egotea/egoteak)

Zein da zuzena, Gezurra dirudi hain argal egotea ala Gezurra dirudi hain argal egoteak?

Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian badira bietariko adibideak.

DIRUDI + -T(Z)EAK

Erdal itzulpenik ez hori, ene iritziz, erdal hitzen faltaz izan da, baina bidezkoa dirudi pentsaTZEAK (Koldo Mitxelena, Mitxelenaren Euskal Idazlan Guztiak, VII, 100. or.)

Zuzenago dirudi, hain zuzen, "afari, alfer, Nafarroa" idazTEAK beste edozein idazkerak baino (Koldo Mitxelena, Mitxelenaren Idazlan Hautatuak, 97. or.)

Orrez geiago, zure geroko, azkeneko orduko, gerorengo denporako ondasun emoTEAK dirudi guztiz gitxi balio dabela zuretzat (Añibarro, Geroko gero, 174. or.)

DIRUDI + -T(Z)EA

R samurrarekin bukatzen diren hitzak urri ditugularik, ordea, gehienak bestelakoak baitira, merkeago dirudi, eta begientzat atseginago, "r" bakarra erabilTZEA horietan ere (Koldo Mitxelena, Mitxelenaren Idazlan Hautatuak, 98. or.)

Betiko leloak utzirik, beraz, ez dirudi lan alferra dakarren mandatu horri begiraTZEA (Koldo Mitxelena, Mitxelenaren Idazlan Hautatuak, 320. or.)

Eskutitz ori berorrek egin ta bidalTZEA dirudi egokiena (Azkue, Ardi galdua, 77. or.).

Euskaltzaindiaren Hiztegikoak dira beste bi adibide hauek:

Gezurra dirudi horrenbestetan eta horren berdin maitemindu ahal izatea.

Irakurleari ez zaio biderik gehiegi zabaldu behar, agian, baina arantzaz eta sasiz ihaurtzeak ere ez dirudi egoki.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper