OEH - Bilaketa

38 emaitza portuges bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
portuges.
sense-1
1. purtuges.
Portugués.
Urrutian guardak ifeni ditue orain berriz, pu[r]tuges batzuek unat zeren pasatu dire[n]. CartEsp 459. Portuges batek bilha egorri zerautan. Volt 212. Atera ziran zeuden tokitik portugesen ontziak jateko billa. Mb IArg II 291. Alberdanian txita / aizariarekin / Portugesa laztanga / Gaztelaubarekin. GavS 35. Souza portuges zen, aitoren seme seinalatuenetarik. Egiat 157. Ingeles-portugesak / arturik erriya. FrantzesB I 148. Diego Govea portugesak agindu zuen eman zegiotela sala bat. Aran SIgn 67. Portugesek ez dute Zabier bakharrik juaiterat utzi nahi. Laph 219s. Kouneneko misioneak haztzen du Angola portugeseko hegoa-alde guzia. Prop 1906, 95. Atxeman zituen urarte horiek "Cabral" deitzen zuten portuges itsasturi batek. Zerb Metsiko 78. Portuges zeritzaion baten etxean egon zala. Or SCruz 130. Portuges itsas-untziak eta portuges tratulariak. Ardoy SFran 215. Itzuli zen leihorrerat eta portuges baten etxolan etzan. Ib. 263.
v. tbn. Gco I 24. Izt C 473. Ud 80. StPierre 28. A Ardi 4. Barb Sup VII. MendaroTx 352. JE Ber 68. Mattin 113.
sense-2
2. Portugués (idioma).
Latinaren ondakintxo baino eztirean izkeratxoak (esaterako, katalana, portugesa ta beste ainbat eta ainbat). A LEItz 132. Gure Xabier portugesez mintza oi zinan eskuarki. Or QA 197. Portugesetik. JEtchep 118 (al final de un poema traducido del portugués). Erasia bat ona ahoan bilorik gabe portugesez igorri ondoan. Ardoy SFran 298.
portuges
0 / 0 aberats >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper