OEH - Bilaketa

504 emaitza zorrotz bilaketarentzat

Sarrera buruan (25)


Sarrera osoan (479)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
argiro.
sense-1
(V, G, AN ap. A ; Lar, , Dv (V, G)).
Claramente. Tr. Documentado exclusivamente en la tradición meridional. En DFrec hay 6 ejs., meridionales, de argiro, y dos, tbn. meridionales, de argiki. v. argiki.
Hau bera esaten digu ta agitz argiroago S. Pablok. Mb IArg I 71. Bere zor ta artzekoen kontuak argiro ta garbiro ajustatu ta agirian ifiñi ditzala. Cb Eg III 223. Zerua erraz ta argiro adiratzten zuan imajin edo siñu eder bat. Ub 33s. Esan ere bear du argiro, estalki ta jira bira gabe bekatua gogoan zedukala egin dituen konfesio ta komunio txaarrak. Mg CC 136. Laugarrena da Zienziaren edo argiroago esateko Zintzotasunaren doaia. AA I 612. Konfesatu bear degu, laugarrena, argiro eta ipui edo konturik nastu gabe. AA III 525. Zuzen, artez, argiro ta ziatz. fB Ic I 43. Bitzubenak iminiko ditut bada, ainbat argiruen aituko dituzun moduban. fB Ic II 271. Zegaitik eze Yaunagaz ondo egonik zoliago eta argiroago entzungo dozu bere deia. Añ EL2 88. Argiruago aituteko, egizu kontu, norbaitek emoten deutsuzala eun anega gari euretatik zati bat norbaiti emon ta enparauba zeuretzat izateko. JJMg BasEsc 202. Aita Larramendi gogoangarriak [...] adierazten zeban argiro, euskararen maixiatzalle guztiak direala itz-jario erausle motel ez-jakiñak. Izt C 9. Jazoera onek erakusten dau argiro ze mesede andijak dakazan Marijaren deboziñoak. Ur MarIl 46. Adierazo dagijeela argiro bizkaitar guztijak eureen bijotzeetan daukeezan guraari bizijak. "Explícitamente" (1850). BBatzarN 169. Zein egoki eta argiro erakusten digun, gizonagatik ezereztu zala! Lard 371. Onetarako saiatu naiz alik argiroen [ipintzera]. Arr GB 3s. Onelako birtutiak ezin zezakian ondoren txarrik eman; denborak eman zuan argiro ezagutzera. Bv AsL 31. Konfesoreak egiten deutsezan itaunai soiltasunagaz eta argiro erantzutea. Itz Azald 139. Azaldu eta adierazo egidazu argiroago. Ib. 199.
( s. XX) Aitor dezagun argiro. Ag G 221. Berriak asko ta onak, argiro ta zearo emateko. A Ardi 43. Euskeraz sinismena etzaielako itsatsi, etzaielako biotz-adimenetan landatu bear ainbe argiro ta errozki. Ldi IL 53. Itsas-ertz-ondarreko uin batez besteti / geienez ez da argiro gora-bêra ageri. Or Eus 33. Azken itza bai, argiroegi, lar zorrotz jaso eban neskatxak. Erkiag Arran 151. Eta buztinak, egunero, / galdetzen zidan argiro: / Zergatik doa beherantza ibiltaria aguro. Arti MaldanB 198. Argiro esan leikez kontuok / kontzientzirikan daukonak. Ayesta 27. Ongi idazten zuen, argiro. MIH 131. Zenbat eta argiroago mintzatu, hobe. Ib. 139. Ozen eta argiro aitortu beharrean aurkitzen naiz. MEIG VI 97.

v. tbn. Gco I 400. VMg 29. Urruz Zer 124. Alz Txib 106. KIkV 16. Belaus LEItz 109. Kk Ab II 68. Otx 117. Eguzk GizAuz 14. EA OlBe 95. SMitx Aranz 225. Etxde JJ 197.
argiro
<< argi 0 / 0 1 argitu >>

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper