Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza estatus bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

estatus
1 iz. Pertsona batek gizartean edo gizatalde batean duen lekua; pertsona batek, beste pertsona batzuekiko, egitura jakin baten barnean duen egoera. Bertsolaritzan sortzailea, artista, pertsona arrunta da: ez du estatus sozial edo ekonomiko berezirik. Zuhurtzia horri esker, estatus berezia zuen erakundean.
2 iz. (Gauzez mintzatuz). Kultura zientifikoak gure gizartean duen estatusa ez da zalantzan jartzen. Asko dira gainbeheraren arrazoiak; euskarak gizartean duen estatusa, denetan oinarrizkoena.

Aztergaia: estatus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PUrib: "estatus (E) / status" / EEgunk: "estatus († status)".

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. status.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

est-/st-; -us: latinetiko berriok osorik mailegatu dira pasaldi arautuan (cf. campus, corpus).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Uste dut anitzez ere egokiagoa den estatus hautatzea. Gutxienez, nire ustez, ezin da inola ere baztertu. Hasteko, garai batean status eta estatus, biak¸erabili baldin baziren ere, estatus da egungo egile gehien-gehienek erabiltzen dutena. Hori da prentsan ere gehien erabiltzen dena, diferentzia handiarekin gainera. Eta egia bada ere jatorrizko hitzaren ortografiatik urruntzen dela, euskararen fonologiak hori da eskatzen duena, hori da hitz naturala euskaraz. Zer egingo diogu, bada, espainolarekin bat baldin badator puntu honetan? Hasierako st biziki arrotza da euskaraz, non ez den hitz tekniko bat. Eta orduan ere bi aldiz pentsatu beharko genuke hitza onartu aitzinetik. Hizkuntzek beti egokitzen dituzte mailegu arrotzak beren fonologia sistemara, et ahori da euskarak ere egin behar duena, nahiz batzuek pentsa dezaketen hau egitean hizkuntza apalesten dugula, eta ez diogula behar duen tornu landua ematen. Pentsa dezagun "standard* e. estandar" onartu dugula dagoeneko, lehenbiziko itzulian. Euskararen erabiltzaileak ezin ditugu zoratu eta zigortu hitz bakoitzarekin, eta irizpide garbiak behar ditugu erabili: arrazoi nahikorik ez bada, hitz arruntekin, eta benetan hitz arrunta da hau, erditu baino maizago idazten dena egungo euskaran. Horregatik ezin da inolaz ere baztertu. Lerroa alderantziz jarriko nuke nik. Dena den, ikusi "eskuter" eta "eslalon" hitzetan erabaki genuena (ez aipatzea, nahiz hitz hau asko zere gehiago erabiltzen den).

 - Erabakia: (2009-01-30) estatus.

 

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus