abstraktu
1 adj. Gauzez, ezaugarriez edo ideiez mintzatuz, abstrakzio bidez lortzen dena. Anton. konkretu. Ongia, edertasuna, adigai abstraktuak dira. Ideia abstraktuak. Objektu konkretuak irudikatu egiten dira, balio abstraktuak adierazi egiten dira. 2 adj. Arte plastikoez eta grafikoez mintzatuz, errealitate ukigarriaren irudikapena arbuiatzen duena. Kandinskik margolan abstraktuak sortu zituen.
3 adj. hizkl. Izenez mintzatuz, ezaugarri edo gertaera abstraktu bat izendatzen duena. Izen abstraktuak.