abian jarri
1 da/du ad.-lok. Makinez, tresnez edo kidekoez mintzatuz, funtzionatzen has dadin egin. Ik. martxan jarri; abiarazi. Horixe gertatzen da autoa abian jartzean. Komenigarria da segundo pare bat pasatu arte autoa abian ez jartzea olioak motorra labaintzeko zikloa has dezan. Konbustiozko motorra abian jartzen da. 2 da/du ad.-lok. Proiektuez, lanez edo kidekoez mintzatuz, gauzatzen has dadin egin. Lan hau abian jarri zen eguna. Hainbat ekimen jarri dituzte abian herria bultzatzeko. Ustiategi bat abian jartzea ez da erraza.