Euskara Batuaren Eskuliburua

-(e)la/-(e)nik

-(e)la/-(e)nik

Adierazpen-perpaus osagarrian (konpletiboan) -(e)la ez ezik -(e)nik menderagailua ere erabil daiteke ezezko perpaus nagusi batzuekin. Hegoaldekoa da -(e)nik hori, eta azken mendeetakoa. Hil denik ez dut behintzat entzun. Predikatu-motak agintzen du zein den erabili beharreko menderagailua.

a) Ustea edo iritzia adierazten duten predikatuek (uste izan, pentsatu, iritzi, iruditu, eman, gogoak eman...), ezezka -(e)nikerabiltzen dute. Ez du ematen ezer dakitenik. Ez zait iruditzen hori egin behar dugunik. Galdera bada, ordea, -(e)la: Ez zaizu iruditzen berandu dela?

b) Ahaztu, duda egin, duda izan, egia izan erako predikatuek, berriz, -(e)la osagarria izaten dute normalean. Ezin duda egin daiteke horrela dela. Ez zait ahaztu bilera dugula. Ez da dudarik etorriko dela. Ez da egia lagunak zain daudela.

c) Beste zenbait predikatuk —esan, entzun, ikusi, jakin...— menderagailu bat zein bestea onartzen dute, eta esanahian, aurresuposizioei uzten zaien lekuan, bada ñabardura bat. Ez dute esan Mikel etortzekoa dela (‘ez dute esan ETORTZEKOA DELA’). Ez dute esan Mikel etortzekoa denik (‘ez dute esan ETORTZEKOA DEN ALA EZ’).

 

Adierazi bezala, perpaus nagusiak ezezkoa izan behar du, betiere, -(e)nik erabiltzeko osagarrian. Baiezkoetan, -(e)la bakarrik erabiltzen da. Beraz, ez da zuzena honako hau: *Euskal nazioaren funtsa euskara denik gutxitan jartzen da zalantzan (> Euskal nazioaren funtsa euskara dela gutxitan jartzen da zalantzan / Gutxitan jartzen da zalantzan euskara dela euskal nazioaren funtsa).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (69-76).

—(1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 958-960.

— “Aditzaren jokabidea: uste izan (ez dut uste joanen direnik / ez dut uste joanen direla)”, Jagonet galde-erantzunak.

— ““Zer” adieraztea: ez da baieztatu joango dela / ez da baieztatu joango denik”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (36).

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper