Euskara Batuaren Eskuliburua

ll digrama (elle)

ll digrama (elle)

GRAFIA. [ll] hots sabaikaria ez da beti <il> bikotearen ondorio; ll digrama ere badago euskaraz. Hor ditugu Euskaltzaindiaren Hiztegian, besteak beste, Hegoaldekoak diren tortilla, pastilla, bonbilla, billete, lentilla, paella eta, nazioartekoak izanik, Iparraldean ere sabaikari edo palatal gisara ematen diren gerrilla, artilleria, gillotina, billar... Pertsona- zein leku-izenetan ere ageri da, bai euskarazkoetan, bai kanpokoetan: Alluitz, Pello, Erremelluri, Illare...; Allo, Mallabia, Sunbilla, Zalla...; Mallorca, Sevilla...

 

AHOSKERA. Euskara zainduan ez da egokia ll digrama sabaikari ahostun [ʎ] ahoskatu ordez [bonbilla, tortilla], [y] sabaiko igurzkari ahostun egitea —‘yeismoa’— [*bonbiya, *tortiya]. <il> bikotearen ondorengoetan ere euskalkien araberakoa da ahoskera —batzuek [ll], beste batzuek [il]—, baina beti da desegokia [y] egitea. Adibidez: <oilo> [*oyo / ollo, oilo], <langile> [*langiye / langille, langile], <maila> [*maya, malla, maila]. [87. araua] ( kontsonante busti-palatalen grafia eta ahoskera)

 

Nolanahi ere, kontuan hartu behar da nazioarteko hitz batzuetan, nahiz ll idatzi, jatorrizko ahoskera [l] soila dela: allegretto [alegreto], allegro, ballet [balet], eta gisa berean hauek ere: best-seller, collage, hall, legionella...

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Ortografia: elle digrama”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Ortografia: il/ill + h”, Jagonet galde-erantzunak.

SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (31).

ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (22).

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper