Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza seguru bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

seguru
1 adb. Heg. Dudarik edo zalantzarik gabe. Ik. segur; ziur 2. Seguru dakit ez zabiltzala zu niregandik ihesi. Egia den ala ez den seguru jakin ez. Jainkoaren eskeko bati atea ixteak, seguru baino seguruago, zoritxarra ekarriko lioke etxeari.
2 adb. Heg. Arriskurik gabe. Jainkoaren adiskidea banaiz, seguru nago arerio guztietatik.
3 adj. Heg. Ziurra. Ik. segur 2. Hizkuntza eredu eta gidari segurua. Gauza segurua da.
4 adj. Heg. Hutsezina. Bekatu guztien erremedio seguru eta erraza.
5 adj. Heg. Arriskurik gabea. Bide zuzen eta segurua. Euskararen zoria ez da gauza segurua, askozaz hobekiago dabil munduan judua.

Aztergaia: seguru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra s.u. segur.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.: gauza segurua da. / AS: seguru asko, seguru egon.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: seguruena, seguruenik, segurutik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

seguru aski, seguru asko, seguru egon.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg. Ik. ziur.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  segur eta seguru, biak jaso dira, zein euskara baturako?

 - [E210]: 1- Beste adiera bat erantsi: 2) 'antza'. 2- Bizkaiera (Bizk.) euskalki-marka eman, bigarren adierari. 3- Adibidea ere eman, bigarren adierari: "Zeberiora ezkondu da, seguru". || 1- Bizkaieraz erabilia, oso.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): hurrengo bileran erabakitzeko utzi da. // BAgiria (1999-09-24): "segur/seguru auzia [...] datuak eskuetan, badirudi egoera oraindik ere ez dagoela behar bezain umotua. Segur-ek ez du biderik egin Hegoaldean. Euskaltzaindiak ez du bere burua auzi hori erabakitzeko gai ikusten eta, horrenbestez, biak atxikitzea onartu da. Koherentziaren izenean, hala ere, segur asko eta seguru aski zerrendatik kentzea onartu da. / Eztabaida honen haritik beste bat sortu da: izenondo gisa nola behar du, segura ala segurra? Gaur bigarrena izango litzateke nagusi. Baina eztabaidaren ondoren segura forma onartu da. Hori adierazteko, 'gauza segura' adibidea eskainiko da".

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, lantaldeak proposatu dituenak onartuz; eskopetek-eta izan ohi dutena adierazteko egokia den argitzeko eskatuko zaio H1.1 lantaldeari.

 

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus