Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza sasoi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sasoi
1 iz. Nekazaritzari dagokion lanen batean aritzeko garai egokia. Ereiteko sasoia. Artoak bere sasoian jorratzen ez dituenak. Uzta biltzeko sasoian. Abuztuak sasoirik hoberenean zeuden egunetan. Loratzeko sasoian zeudela. Sasoiz kanpoko loreak. Etorri nintzen Pithiviersera beterraba sasoia egitera. || Sasoira ekar itzazu belar eta fruituak. Ez zuen nahi zoritu arte, bere sasoira heldu arte nehork uki zitzan.
2 iz. Garaia. Non zegoen sasoi hartan gipuzkeraren nagusitasun hori? Sasoi hartako giroari amore emanaz. Ezkontzeko sasoia heldu zaio. Sasoian sasoikoa beti da ondoen. Sasoi honetan euri anitz. Gure sasoiko jendea.
3 iz. Giza bizitzaren garai bakoitza, bereziki osasuntsuena, gorputzaren aldetik beteena. Gaztaroa, Jainkoak gizonari eman dion sasoirik ederrena. Gizona egon arren sasoi batean gordin, heriotza etortzean izaten da berdin. Ez nuen nik ezagutu sasoiaren kemena eta karra gainezka zerionean. Oraingo jendea euskal kultura gaietara isuriagoa aurkitzen dut gure sasoikoa baino.
4 iz. Gorputzaren sendotasun eta osasun betetasuna. Hori duk sasoia! Osasun ona, sasoiarekin, lanerako beti gazte. Hogeita lau urtetan banuen sasoia. Sasoia joan eta gero. Txorakerian ibili ginen sasoi genuen artean. Hogeita hiru-lau urte ditu, sasoi ederra mutilak. Probintzia hartan ez baita falta sasoi oneko gazterik. Oinutsik joateko ere ez hago hi sasoi txarrekoa.

Aztergaia: sasoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sasoi(n).

Euskaltzaindiaren Arauak

ereiteko sasoia; non zegoen sasoi hartan horien nagusitasuna? / AS:sasoian egon, sasoiko: gazteak, sasoikoak eta zaharrak; sasoiko barazkiak.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

sasoiko.

Lexemen erregulartasuna

-n zalantzazkoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Bertze adieraren bat ere eman beharko litzateke, ez?: Hau sasoia, eta lanikan ez!. (2009-12-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: sasoiz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Forma berririk ez da orain erantsiko (lantaldeak proposatu dituenak bakarrik jasoko dira).

 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus