Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza borroka bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

borroka
1 iz. Indarrezko ahalegina, norbaitek beste norbait garaitzeko, hari buru egiteko edo zerbait lortzeko egiten duena. Ik. borrokaldi. Etsaien kontrako borroka. Askatasunaren aldeko borroka. Mundu honetako neke, borroka, gudu, pairatze guztiak. Arranoaren eta sugearen arteko borroka. Erlijio borrokak. Armazko borroka. Borroka da bizi denaren legea. Borrokarako gogoa. Borrokari ekin. Borroka utzi. Borroka irabazi. Borroka gogorrean. Borroka borrokaren eske dago beti.
2 iz. (Animaliez mintzatuz). Arranoaren eta sugearen arteko borroka.
3 iz. (Gauzez mintzatuz). Elementuak elkarrekiko borroka itsuan. Baga indartsuak harkaitz gogorrekin borroka bizian zebiltzan egunero.
4 iz. Kirol mota, arau batzuei jarraituz, lehiakide batek beste bat lurrera botatzean datzana. Ik. borroka libre.
5 adb. Borrokan, borrokatzen. Bizi garelako gabiltza borroka. Etsaien kontra beti borroka diharduena. Ez zara haritzekin borroka hasi gizonen batzuk direlako ustean? Zer daiteke haurkeria handiagorik, abere basa bat gizon batekin borroka ikustea baino?

Aztergaia: borroka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EBko testuetan ez da forma jakin bat nagusitzen: burruka (+ eratorriak) 238 aldiz agertu dira; borroka (+ eratorriak) 233 aldiz. B eta G burruka da nagusi (152 vs. 26), eta IE borroka (15 vs. 2)

Bestelakoak
Onartzekoa, formalizatu diren irizpideen aurka

azken-azkeneko joera borroka egitearen aldekoa delakoan, hau hobetsi du batzordeak (gaztelaniara pasa dena ere hau da)

Jatorrizko forma

borroka, burruka

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: borroka egin, borrokan, borrokan egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: borroka libre .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

borroka egin, borrokan egin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "nire ustez astakeria galanta egiten du batzordeak burruka-ren ordez borroka onartuz, azkenengo forma hau zenbatzean, zenbat diren berri eta zenbat zahar zehatz-mehatz jakin baino lehen. Izan ere, badaukat eritzi, ez bakarrik burruka dela geografikoki nagusi, ezpada borroka gehienak modernoak direla. Horrez gain, etimologiaz zalantzarik gabe burruka da hobestekoa, zeren burkide-ren ordez borkide ere esan beharko dugu?" (1995-01-10)

 

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus