Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza alderdi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

alderdi
1 iz. Zerbaiten erdia edo bi aldeetako bat. Ik. alde2 2. Burutik oinetaraino gorputzaren alderdi bat gogortu zitzaion. Bi gizon, bien artean mundua bi puska egiten, alderdi bana bakoitzak bere kontura hartuta.
2 iz. Gorputzaren zati bakoitza. Alderdi guztiak ditu guztiz egokiak, nahiz begiak, nahiz belarriak, nahiz mihia, nahiz eskuak. Zeren hobe duzu alderdi bat galtzea, zure gorputz guztia infernuko sura bidaltzea baino. Moztu zioten burua eta alderdiak xehakatu.
3 iz. pl. Lotsariak. Bere alderdiak estalirik.
4 iz. Zerbaitek agertzen duen alde edo era bakoitza. Arazo horretan bi alderdi bereizi behar dira. Eztabaidaren alderdi guztiak kontuan hartuz. Liburuaren alderdi onak eta txarrak.
5 iz. Lurralde baten zatia, eskualdea. Ik. alde2 4. Europa deritzan alderdian. Badira han alderdi itzaltsuak.
6 iz. Borroka edo norgehiagoka batean, borrokan edo lehian ari diren taldeetako bakoitza; auzi batean, auzitan ari diren pertsonetako edo taldeetako bakoitza. Alderdi bakoitzeko pilotariak lau edo bost dira. Gerratean bazekien alderdi bietako akatsak ikusten. Hemen ere tituluak bi alderdietako, Elizako eta Gobernamenduko buruzagiek elkarretaraturik behar lituzketela eman. Alderdiek hala eskatuta, epaitegiak bidezko deritzona ebatziko du.
7 iz. Iritzi eta helburu politiko jakin bat duten pertsonak biltzen dituen erakundea. Karlisten alderdian. Eusko Alderdi Jeltzalea. Alderdi monarkikoa, demokrata, liberala, erradikala, sozialista, komunista. Alderdi abertzaleak. Alderdi eskuindarrak, ezkertiarrak.

Aztergaia: alderdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Poliz 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.