Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza Hondar bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

hondar1
1 iz. Itsaso edo ibaien ertzean edo hondoan, eta basamortuetan, metatzen diren material gogor xeheen multzoa. Ik. harea. Hondar gainean etzanda. Hondarraren gainean egin den etxea. Sahara, irakurle, hondar itsaso zabala duzu. Lurrak, ona izateko, behar du buztin adina hondar. Hondarra eta legarra. Hondar aleak. Hondar bahea. Zaku bat hondar. Hondar erlojua. Hondar koloreko mendiak. Dunak, mendi txikien itxurako hondar-pilak dira, haizeak hala jarriak. Baltsak hondar-banku bat jo zuen. || Moisesek egiptoarra hil eta hondarpean ezkutatu zuen (Ik. hondarpe).
2 iz. Jaten edo erabiltzen den zerbaitetatik gelditzen den gauza. Ik. hondakin; kondar. Eltzeko hondarrak bukatu arte. Ugazabaren mahaitik jausten ziren ogi hondarrak. Hondarrak besterik gelditzen ez zirenean. Ase ziren, eta hondarrekin zazpi saski bete zituzten. Oilasko haragi hondarrekin egina. Ote puska eta hosto hondar guztiekin. Kafe hondarrak ere hartzen ditu. Hondar batzuk bakarrik gelditu dira saldu gabe. Giza gorputz-arimen hondar zikinak.
3 iz. Ia erabat hondatu edo desagertu den zerbaitetatik gelditzen den gauza. Badira han-hemenka harresi hondarrak. Mozarabieraren hondarrak biltzen.
4 iz. mat. Zatiketan, zatikizunari zatitzaile eta zatiduraren arteko biderkadura kenduz lortzen den emaitza. Zatitzailea zatiduraz biderkatu eta emaitza zatikizunari kendu, lehenengo hondarra lortzeko.

Esaera zaharrak

Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren.
hondar2
1 iz. Ipar. Hondoa. Itsasoaren hondar beheretan igerika dabiltzan arrainak. Itsaso-hondarreko legarra. Infernuko hondarrera. Hondar-hondarreraino bagoaz, ez du hemen zer ikusirik ez gramatikak ez estetikak.
2 Ipar. (Izenondo gisa). Euskalkien arteko gerra ez da inondik ere euskalkiena, adizki sail batena baizik, hondarrik hondarrenean.
3 adj./iz. Ipar. eta naf. Azkena. Jaun Done Mikel eguna zen, irail-hondarra. Bizitzearen hondarra. Mattinek urte hartako uda hondarrean hartu zuen Madrilerako bidea. || (Izenaren ezkerrean). Hondar aste hauetan. Euskal herrietako hondar bozkatzeak aipatzen zituela. Karrikako hondar etxean.

Esaera zaharrak

Eroak egiten duena hondarrean, zuhurrak egiten du hatsarrean. Mundu honek dirudi itsasoa, igerika ez dakiena hondarrera doa.
 

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus