Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza Drainatze bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

drainatze
1 iz. Lur eremu batean ur soberakina kentzea edo ateratzea. Drainatze oneko lurra behar izaten dute landare horiek.
2 iz. med. Zauri, hantura edo barrunbe batean pilatutako likidoa ateraraztea. Muki asko pilatzen zaien haurrei drainatze hodi bat jartzen diete tinpanoan, muki pilatua kanpora atera dadin.

Aztergaia: drainatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-10-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh116 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu drainatze formarik.

drainatze 46: Argia 2 (“hareazko barra gainditzeko drainatze sistemak eta ibaiadarreko gainontzeko obra nagusiak ingeniari nafarraren eskutik iritsi ziren”), Berria 7 (“Likido horiek zulogunearen hondora heltzen dira, baina drainatze sistema baten bidez zulogunearen goiko aldera eramaten dira”), DiarioVasco 4 (“Bestalde, drainatze egokia izan dezan, PVC ko lau tuberia ipiniko dira”), EiTB 4 (“Odol fluxua gehitu eta drainatze linfatikoa hobetzen du, emakumeak lasaitasuna eta ongizatea senti ditzan”), Elhuyar 2 (“Sasiakazia landare aitzindaria da, argitasuna, lehia gutxi, eta drainatze ona behar ditu”), Elkar (“Jakin nuen inportazioko drainatze hodi mordo bat bertara iraulkatua izan zela”), Consumer 14 (“Piloa hein batez itzalpean kokatu behar da, haize zakarretik babesean, zoruan euskailu hartuta eta drainatze onarekin”), HABE (“Benda neuromuskularren bitartez giharren tentsioa gutxitu, zirkulazioa hobetu, drainatze linfatikoaren efektua egin, mina eta hantura gutxitu eta artikulazioak egonkortzen dira”), Laneki 10 (“Hodiak zoruko kanaletatik doazenean, iragazgaizgarriak direla edota aireztapen eta drainatze egokia dutela bermatu behar da”), Uztarria (“Drainatze lanei dagokionez, hormigoizko bi areka egingo dituzte eta baita hiru kutxatila berri ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

drainatze 1, Berria (“Ignacio Ugartetxe presidenteak iragarri bezala, «errotik» konpondu nahi dira azken boladan San Mameseko zelaiak dituen arazoak eta goitik behera aldatuko dute: oinarria, ureztatze sarea, lur-geruza, drainatze-sistema, soropila”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez dago ekintza adierazteko eratorririk, eta erabili da. Jaso liteke.

 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.