Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza Apaiz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

apaiz
1 iz. Erlijio katolikoan, meza emateko eta aitortzak entzuteko esku duen gizonezkoa. Ik. abade 2; apez. Apaizari deitu zion, hilzorian baitzegoen. Apaiz jantziak. Apaiz jauna.
2 iz. Edozein erlijiotan, batez ere Itun Zaharreko, Greziako eta Erromakoetan, opariak eta gainerako ospakizunak egiteaz arduratzen den pertsona. Jupiter jainko gezurrezkoaren apaiza. Apaiz pagano bat.

Esaera zaharrak

Apaiza eta odolkia, egiten diren bezalakoak izaten dira.

Aztergaia: apaiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Onartzekoa, formalizatu diren irizpideen aurka

orain arte landutako irizpideen arabera, apez litzateke hobestekoa, apaiz ia G bakarrik baitzen lehen; gaur, ordea, GN eta Bra hedatzen ari da, eta horregatik hobetsi du batzordeak, apez ere onartuz bigarren mailan

Jatorrizko forma

apaiz, apez [apaiz hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: apaiz nagusi (eta, onartu-argituz gero, apaiz-txori).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "... iruditzen zait gerora hitz beraren aldaeren arteko hautua egingo duzuela: negar/nigar, biligarro/birigarro ... bat aukeratuz; baina biak gordez hitz/berba eta horrelakoetan. Alegia, abade/apaiz kasuan biak, baina apaiz/apez kasuan bietako bat. (1993-02)

 - [I102]: nire ustez ez da egokia, apaiz hori ez delako benetan Bizkaieraz erabiltzen, eta apez aldiz, nahi eta ez hitz-familia oso batekin erabili behar delako: apezpiku, auzapez eta apeztegi (ez ahaztu Apeztegia abizena). Are gehiago, apaizgaitegi hori asmatua dela esango nuke. Apeztegia, ordea, ez" (1995-01-10)

 - [E306]: "'woman priest' / 'mujer sacerdote' / 'femme prêtre' eta 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' kontzeptuen euskarazko terminoak sartzea proposatzen dugu; ez dago datu askorik (EBBSn ez dago ezer, eta Interneten 'apaiz emakume' behin eta 'emakume apaiz' bi aldiz aurkitu ditugu; arazoak: 1) bi kontzeptuetarako adierazle bakarra? (kontuan izan 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' erlijio paganoetako adierazteko erabili ohi direla; 2) 'apaiz emakume' ala 'emakume apaiz'?; gure proposamenak: 1) hiru erdara horietan bi kontzeptuak adierazteko adierazle-espezializazioa gertatu den arren, uste dugu euskaraz, tradiziorik ezean, hobe genukeela adierazle bakarra erabiltzea; 2) Elhuyarren hiztegietan 'apaiz emakume' sartu dugu; dena dela, zalantza egiten dugu oraindik ere egokiena ote den; berez, 'apaiz' da gune-ideia, eta 'emakume', bereizgarria (arrazoibide hori onestera, 'apaiz emakume' edo 'emakume-apaiz' egin liteke); baina euskaraz 'emakume langile', 'emakume idazle', 'emakume enpresari' eta kidekoak erabiltzen dira normalean, ez alderantzizkoak ('langile emakumeak'...), eta horik atera daiteke euskarak egitura hori duela berezkoagoa (edo, egia esanda, izen-ordena berean kalkatu dituela erdal terminoak); tradizio horri heltzea onestera, 'emakume apaiz' egin liteke; ez dugu guztiz argi zein alde egin, baina 'emakume apaiz' proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  apez hobetsiko luke.

 - [E116]: "apaiz nagusi azpisarreran adibide hau bezalako bat ez litzateke sobran egongo: Kaifas apaiz nagusiarengana eraman zuten. Bestetik, nik ez nuke apaiz-txori sartuko oso adiera diferenteak dituelako eta premia argirik ez dagoelako".

 - [E103]: "erantsi [...] apaiz mutil beretter / apaiz sagar 'anis sagarra'".

 - [E116]: "Hori guztia prestatua zelarik, ohar egile baten (E306) txostentxo hau etorri da eta, bere horretan ematen dudana, interesekoa izan daitekeelakoan: Azken oharrak: E306: "'woman priest' / 'mujer sacerdote' / 'femme prêtre' eta 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' kontzeptuen euskarazko terminoak sartzea proposatzen dugu; ez dago datu askorik (EBBSn ez dago ezer, eta Interneten 'apaiz emakume' behin eta 'emakume apaiz' bi aldiz aurkitu ditugu; arazoak: 1) bi kontzeptuetarako adierazle bakarra? (kontuan izan 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' erlijio paganoetako adierazteko erabili ohi direla; 2) 'apaiz emakume' ala 'emakume apaiz'?; gure proposamenak: 1) hiru erdara horietan bi kontzeptuak adierazteko adierazle-espezializazioa gertatu den arren, uste dugu euskaraz, tradiziorik ezean, hobe genukeela adierazle bakarra erabiltzea; 2) Elhuyarren hiztegietan 'apaiz emakume' sartu dugu; dena dela, zalantza egiten dugu oraindik ere egokiena ote den; berez, 'apaiz' da gune-ideia, eta 'emakume', bereizgarria (arrazoibide hori onestera, 'apaiz emakume' edo 'emakume-apaiz' egin liteke); baina euskaraz 'emakume langile', 'emakume idazle', 'emakume enpresari' eta kidekoak erabiltzen dira normalean, ez alderantzizkoak ('langile emakumeak'...), eta horik atera daiteke euskarak egitura hori duela berezkoagoa (edo, egia esanda, izen-ordena berean kalkatu dituela erdal terminoak); tradizio horri heltzea onestera, 'emakume apaiz' egin liteke; ez dugu guztiz argi zein alde egin, baina 'emakume apaiz' proposatzen dugu" (2002-09-02).

 - [E116]: Beraz, erabakiko beharko litzatekeena: apaiz; apaiz nagusi Sin. apaizburu / apaiz-txori (???) Nik hau ez nuke sartuko. Lan taldeak dioen bezala, ez dakigu ongi zer motako txoria den ere (OEH: 'aguzanieves', 'golondrina'). Hau onartzen bada, gainera, bereiz eman beharko litzateke, sarrera gisa. / apaiz emakume (???) / emakume apaiz (???. Honen toki naturala, onartzekotan, emakume sarreran egongo litzateke. Literaturan 'apaizeme', eta 'apezeme' erabili izan dira 'sacerdotisa' adierazteko) / apaiz mutil 'beretterra'; apaiz sagar 'anis sagarra' (kontuan izan, hala ere, 'anis sagar' ez dugula sartu hiztegian)".

 - Erabakia: BAgiria (1995-10-27): biak onartu baina apaiz-i lehentasuna. Beraz, apaizgai, apaizgaitegi, apaiztu...Erabakia (2003-06): "apaiz [eta AS gisa] apaiz nagusi Sin. apaizburu Kaifas apaiz nagusiarengana eraman zuten / apaiz sagar 'anis sagarra' (eta sartu 'anis sagar' AS 'anis' sarreran)".

 

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus