Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza eduki1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

eduki1, eduki, edukitzen
1 du ad. Norbaitek zerbait (bereziki besterendu daitekeen zerbait) halako atxikitze batez edo denbora jakin batez izan; egoera berean, edo bere hartan izan, iraunarazi edo gorde. Ik. izan2 16. Ez nauka, ez, besteren beldurrak ihes egina. Aztorea eskuan daukazunean. Bere mendean eta atzaparren artean edukiz. Zuk edukia naiz bataioan. Piru batek zeukala haren bizia. Norbait preso, gatibu eduki. Ezein jaunek ez du nahi mutil gaiztoa eduki, ez pagatu soldatarik zerbitzatu gaberik. Eduki dezala zenbait egunez bahi hura. Gizona, berehala hil beharrean, 30 urtez usteltzen edukitzea, badaezpadako urrikia iruditzen zaigula. Helburuak aldez aurretik begiz jota edukitzea. Gogoa beti hartan dauka. Jendeen esanak ezertan eduki gabe. Gau guztia lorik egin gabe edukitzen zaituen kezka. Hainbat denboraz estalirik eduki zuten gaiztakeria. Eltzeak luzaro edukitzen du berritan hartzen duen usaina eta kutsua. Jainkoak hazten, mantentzen eta bizirik edukitzen zaitu. Ezpata ere altxaturik zuelarik ukaldia emateko, aingeru batek eduki zion besoa. Hitza eduki. Hel dakigula eta bere eskutik eduki gaitzala. Gizon bati zeure mende guztian etsaigoa eduki diozunean. Zerbait jabearen borondatearen kontra eduki. Jainkoaren beldurrean eduki ditzan. Izatez, herabeak nauka hondartzara joatetik. Lehenbizian hartu zuen bidea dauka eta edukiko du sekulakotz.
2 du ad. Barnean izan. Ardoa edukitzeko zahagia. Limosnak edukitzeko ontzi bat. Kondenatu guztiak edukitzeko aski handia da infernua. Baina biziaren ukatze honek baietzik ederrena dauka barnean. Amak haurra bere sabelean dauka.
3 du ad. Batez ere Ipar. Uste izan. Gezurrez juramentu bat egitea, munduak hala ez badauka ere, bekatu handiagoa da lagunaren ondasuna ebastea baino. Daukat Jainkoak Migel zuela mendi hartan zinez deitu.
4 du ad. Norbait edo zerbait aipatzen dena dela uste izan. (Dagokion osagarriak -tzat atzizkia hartzen duela). Ik. hartu 24. Bere burua ezdeustzat daukana. Menditarra ezjakintzat, ergeltzat daukate.
[Oharra: aitaren antza zuen, hogei urte zituen edo egun ederra izan dugu bezalakoen lekuan, Hegoaldean, eduki aditza erabiltzeko joera dago: aitaren antza zeukan, hogei urte zeuzkan edo egun ederra eduki dugu ].
 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus