Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza uko egin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

uko egin
1 ad.-lok. Borondatez utzi. Ik. ukatu 3. Munduari uko egin diotenak. Gauazko loari uko eginez. Uko egiezue zuen aberastasunei. Bizimodu hura haurtzaroan ikasi zuena besterik ez zen, eta ez zion bere nahiari ukorik egin behar, mendian basagizonen artean bizitzeko.
2 ad.-lok. Leialtasuna edo atxikimendua zor zaion gauza edo pertsona arbuiatu. Ik. ukatu 4. Bera baino goragoko zerbaiten alde gizona bere buruari uko egitera behartzen duen indar ezkutua. Arnegatua da kristau erlijioari osoki uko egiten diona. || Uko oso bat egin nahi ez badiozu zeure buruari.
3 ad.-lok. Eskatu edo agindu dena egingo ez dela adierazi. Ik. ukatu 5. Epaiketaren hasieran deklaratzeari uko egin zion, auzitegiak bera epaitzeko autoritaterik ez zuela argudiatuta.
4 ad.-lok. Zerbaitek izaterik edo izatasunik ez duela adierazi; zerbait esan den bezala edo esan den bezalakoa ez dela adierazi. Ik. ukatu 1. Ez dago hemen egiari uko egiterik.
5 ad.-lok. Nekearen nekez, zerbaitek huts egin. Ez naiteke ibil, belaunek uko egiten didate.
6 ad.-lok. Nekearen nekez indarra galdu; nekeagatik, beldurragatik edo egoskorkeriaz zerbait egiteari utzi. Ik. ukatu 6. Zaldiak uko egitera zihoazen, hatsantuak, ezinduak.

Aztergaia: uko egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

uko sarrerari dagokion azpisarrera.

 

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus